Tomas Garbizura, musikarekin gozatzera
Herriko musika eskolak ikasle berrientzat izen emate epea zabaldik du, hilaren 11ra arte.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak ikasle berrientzat matrikula epea gaur bertan zabaldu du, eta hilaren 11ra arteko epea dute lehenengoz bertan izena eman nahi dutenenek musikaren hainbat arlora hurbiltzeko, musikaz gozatzeko. Ikasturtea hilaren 6an hasiko bada ere (aurreko urteetan Tomas Garbizun izan direnak), ikasle berriek luzexeago dute herriko musikaren epizentroarekin bat egiteko aukera.
Ohiko eskolez gain (Musika Mugimendua, Musika Mintzaira eta Musika Hezkuntza), instrumentu edo musika tresna eskola aukera zabala du Lezoko musika eskolak: flauta, akordeoia, trikitixa, pianoa, klarinetea, tronpeta, txistua, perkusioa, biolina, biola, saxofoia, gitarra, bateria, panderoa, konboa… Horrez gain, tresna horietan sakondu nahi dutenek errefortzua eska dezakete, eta gainera, ganbera musika arloa ere hurbil daitezke hala nahi dutenek. Eskolan ikasitakoak kalean eta antzokietan maiz aterako dituzte ikasleek, festetan, edota emanaldi eta entzunaldi berezietan.
Eskaintzan sakondu ahal izateko zuzeneko argibideak emango dituzte Tomas Garbizun. Hala, instrumentu ikasleek hilaren 5ean, 17:00etatik 18:00etara lortu ahal izango dute beharrezkoa duten informazioa eskolan bertan, Musika Mugimenduko, Musika Mintzairako eta Musika Hezkuntzako irakasleekin egoteko aukera noiz izango den aurrerago jakinaraziko dute, posta elektroniko mezu bidez.
Herriko musika eskolarekin harremana egiteko bideak honakoak dira:
- Telefono zenbakia: 943 52 99 99.
- Posta elektronikoa: klik egin hemen helbidea lortzeko.
- Webgunea: sakatu hemen hara iristeko.