Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Pontikako aparkaleku eraikin berria zabalik da

Pontikako aparkaleku berria martxan da eta hilaren 16tik aurrera TAO gunea zabalduko dute.

Otaeggi eta del Amo Pontikako aparkaleku eraikin berriaren aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/10

Martxan da Pontikako aparkaleku berria. Eraikina amaituta, esleipendunak atzo hasi ziren 50 urterako emakida kontratuak sinatzen. Lau urterako alokairu kontratuak, berriz, datorren astelehenetik —hilak 16— aurrera sinatuko dituzte, eta egun horretan bertan jarriko dira martxan txandakako aparkalekuak ere TAO erregimenean.

Xehetasunak denak emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak aparkaleku berriaren aurrean. Aparkaleku eraikina lotuta dago Beraun kalearen eraberritze integralarekin, hala esan du alkateak, “gorago beste interbentzio batzuk egiten ari gara, eta kalearen zati hau ere berritzearen parte da. Aparkalekua bera eraikitzeaz aparte, inguru guztia txukundu eta antolatu da”.

Horrez gain, Barandiaran Parkearekin lotu du Otaegik: “Honek asko hurbiltzen gaitu dagoeneko Barandiaran parkea eraikitzeko egin beharreko obretara eta gainera, hau behin irekita, eremu hartan aparkatzen duten autoak ateratzeko aukera izango da, OTA bidezko txandaka aparkatzeko sistema astelehenean martxan jarrita”.

Obrak hasteko itxiturak jarriko ditu udalak Barandiaran parkea izango denaren eremuan hilaren 23an, “autoek eremua hustuta hasiko dira lanak”.

Pontikako aparkaleku eraikin berria egiteko 3, 7 milioi euroko inbertsioa egin du Errenteriako Udalak. 180 plaza ditu eraikinak autoentzat eta sei motoentzat. Autoentzako 66 plaza eta motorrentzako guztiak, lau urterako alokairurako dira. Kotxeentzako beste 31 plaza, 50 urterako emakida bidezko aparkalekurako dira, eta gainerako 83 tokiak, txandakako aparkalekurako.

Auto elektrikoentzako plazak ere aurreikusi dituzte aparkaleku berrian, lau denera, “emakida edo alokairu sisteman aurreikusi diren aparkaleku eremuetan instalazioa prest dago autoa elektrikoa dutenek kargatu ahal izateko”.

Aparkatzeko premiari erantzuna emateko eraiki duela udalak Beraun kaleko eraikina azaldu du Otaegik, “horrekin batera Barandiaran Parkearen eremua aparkaleku gisa erabiltzen duten auto horiek aparkaleku eraikin berrira bideratu nahi izan ditugu. Aparkalekua izateko oso eraikin ederra da, duina, auzoari maila estetikoan ere ekarpena egiten diona”.

Eraikina bukatuta, Beraun eraberritzeko gainontzeko faseetan aurrera egitea geratzen zaio udalari, etxe aurretako plazak berritzeko prozesuak oso aurreratu daude eta laster batean bukatuta izatea aurreikusi du alkateak, “azkeneko txanpa geldituko da kalearen eraberritzea biribiltzeko”.

Barandiaran parkearen lehen fasea

Argi esan  du Otaegik, “asko kosta zaigu honaino iristea, baina egiazki inoiz baino hurbilago da Barandiaran parkea”.

Parkea egi bihurtzeko bidean lehen fasea da martxan jarriko duena udalak, eta gehienez ere, dena ondo bidean, urtebete iraungo du gehienez ere Otaegik esan duenez. Lehen fase horretan lur mugimendu guztiak egitea egokituko da, “lur mugimendu horiek emango digute jada parkearen orografia. Gehienez ere urtebete iraungo dute lan horiek eta lurrak mugituta eta behar den lekuan kokatuta eraikuntza fasea bera helduko da. Agintaldi bukaerarako parkeak egina behar luke ezer okertzen ez bada”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.