Easo Gazte Abesbatzaren kontzertua larunbatean
Andra Maria Jasokundearen parrokian izango da emanaldia, abesbatzaren 25. urteurrenaren harira.
Easo Gazte abesbatza ariko da larunbatean. Koru doinuekin gozatzeko aukera izango da larunbatean. Izan ere, sortu zela 25 urte bete direnean, emanaldia eskainiko du Easo Gazte Abesbatzak Errenteria-Oreretan. Berezia izango da Gorka Mirandak zuzentzen duen abesbatzaren kontzertua Andra Mari Abesbatzak nabarmen jarri duenez. Azken horrek Harmonia ederrean zikloaren barruan antolatu du emanaldia.
Kontzertuan Licinio Recife konpositorearen Missa in nativitate B. Virginis abestuko dute, besteak beste, eta lan horretan, Easo Abesbatzako Kapera Gregorianistarekin batera ariko dira.
Ana Belen Garcia organistak interpretatutako hainbat lanekin biribilduko dute programa. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta doakoa da sarrera.
