Karlos Odriozola eta Alaitz Zudaire memorialak jokatuko dituzte asteburuan
Larunbat arratsaldean eta igande goizean jokatuko dira Touring elkarteak antolatutako bi oroimenezko futbol txapelketak.
Fanderiako zelaian futbolzaleek bi hitzordu izango dituzte asteburuan. Karlos Odriozola Memorialaren XIII ekitaldia jokatuko da bertan Touring Kirol elkarteak antolatuta larunbat arratsaldean. Gazte Mailako txapelketa da, eta 18:30ean hasiko da. Partida bakarra jokatuko dute aurtengo ekitaldian, eta Touring kirol Elkartea eta Hernani ariko dira aurrez aurre.
Alaitz Zudaireren oroimenezko XIII txapelketa, berriz, igandean jokatuko dute. Honakoa ere Touringek antolatu du, eta txapelketa batean zein bestean, errenteriako Udalarekin elkarlanean aritu da. Emakume afizionatu mailan jokatuko da txapelketa, eta triangeluarra izango da. Parte hartzen duten taldeek ligaxka moduan jokatuko dute, itzuli bakarrera.
Touring Kirol Elkarteaz gain, Oiartzungo Kirol Elkarteko eta Hernaniko Kirol elkarteko emakumeen taldeek hartuko dute parte. 10:30ean izango da lehenengo partida eta Oiartzun eta Hernani ariko dira lehian; 11:30ean, berriz, Touringek aurreko partida galdu duen taldearen kontra egingo du, eta 12:30ean, Touringek irabazlearen kontra. Bi partidetarako sarrera doakoa izango da.
