"Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen"
Bilboko hilketa matxista salatu dute udalak, Iruntzenek, Gaxuxak eta Piztu Lezok. Indarkeria matxista akabatzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute.
Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Gaxuxa Emakume Elkarteak eta Piztu Lezok erabat arbuiatu dute bat gauean Bilbon izan den hilketa matxista. Emakume bat hil dute Bilboko Santutxu auzoan, eta, ustez, haren bikotekidea da hiltzailea. 00:20 inguruan izan da hilketa, bikotea bizi zen etxebizitzan. “Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen”, esan dute. Eragileek, Bizkaiko hiriburuko hilketa gaitzesteaz gain, indarkeria matxistaren kontrako borrokan irmo jarraituko dutela adierazi dute, “indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!”.