Musika Banda eta Iker Rodriguez eskutik Disko Band emanaldian
Kontzertu berezia prestatu dute urriaren 5erako.
Kontzertu berezia prestatu dute urriaren 5erako. Errenteriako Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJ elkarren eskutik ariko dira Disko Band emanaldian. Lekuona Fabrikan izango da emanaldia, 18:00etan tardeoa, eta 20:00etatik aurrera fusio kontzertu ikusgarria.
Musika Banda herriko ia kultur eragile guztiekin egiten ari den lankidetzatik sortu da ikuskizuna: “Formatu berritzaile baten erabateko estreinaldia izango da, zalantzarik gabe, bertaratzen diren guztiak liluratuta utziko dituena”.
Musikaz gozatzeko eta dantzatzeko kontzertua izango da.
Ikuskizunerako sarrerak salgai daude jada (egin klik hemen). Ekitaldiaren berezitasuna dela eta ez da eserlekurik izango Lekuona Fabrikan eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, espazioan taberna izango da.