Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eider Rodriguezek egin du bere Xabier Lete beka

Idazle oreretarrak 70.000 euro jaso eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du 'Istripu baten kronologia' izenburuko proiektua egikaritzeko.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2024/09/13

Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete bekaren lehen ekitaldiaren onuradun Eider Rodriguez Martin oreretarra izan da. Hark aurkeztutako egitasmoa egokiena dela ebatzi dute bekaren adituen batzordeko kideek Hala, beka bere egin duelako 70.000 euroko laguntza eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du idazleak Istripu baten kronologia proiektua garatzeko, hori baita Rodriguezek aurkeztu zuen egitasmoaren izena, bekaren misioa euskarazko literatura proiektuak garatzea delarik, “euskal literaturak bizi duen gero eta aniztasun eta kalitate handiagoaren dinamikari beste ekarpen bat egiteko”. Idazlearen lehen fikziozko eleberria izanen da.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Rodriguez izan dela bekaren onuradun. Adituen batzordearen aktari erreparatu dio erakundeak idazleak aurkeztutako proiektuaren indarguneak adierazteko: “Istripu baten testu kronologikoak unibertsitateko irakasle bat du protagonista. Tramak gertakari pertsonalak eta kolektiboak, gatazka pertsonalak eta sozialak uztartzen ditu. Esan daiteke sakoneko gai nagusiak indarkeria eta identitatea direla. Gure gizartean urratuta eta konpondu gabe geratu diren eta arrakalak utzi dituzten gaiak agertzen dira. Narratiba errealista baten bitartez, erakutsi egiten da kontatu ordez. Kontakizunaren indar iradokitzailea nabarmena da, eta, horregatik, deskribapenek balio metaforiko handia hartzen dute eta elkarrizketek pertsonaien izaera islatzen dute. Pertsonaia nagusiaz gain agertzen diren pertsonaien multzoa konplexua da, eta idazleak pertsonaien psikologian sakonduko duela suma daiteke. Azkenik, estiloa zuzena eta hotza da lehen begiratuan, baina, aldi berean, poetikoa, musikaltasunera hurbiltzen dena”.

Rodrigeuzek, bere aldetik, lehen eleberria izango denaren gaineko gogoeta egin du. “Agian hori da proiektuaren gauzarik berriena niretzat, orain arte ipuinak idatzi izan baititut beti, eta fikziozkoa ez den eleberri bat. Bestela, aurreko lanen antzekoa izango da eta hizkuntza laua erabiliko dut”. ETA desagertu eta ondorengo jendartean kokatuko du eleberria idazleak: “Egia interesatzen zait gai nagusi gisa, baina baita trauma, indarkeria, mina, leialtasuna eta leinua (euskal identitatearen zentzuan) ere. Izan ere, egoera aldatu egin da, baina alderdi ugariri buruz hitz egin beharra dago oraindik”.

Bekaren adituen batzordeko kideak, hau da, irabazlea nor izan den erabaki dutenak  honako hauek izan dira: Lourdes Otaegi Imaz, Euskal Filologiako doktorea eta Hizkuntzalaritzako eta Euskal Ikasketetako irakasle agregatua Euskal Herriko Unibertsitatean; Jon Kortazar Uriarte, Euskal Filologiako doktorea eta Euskal Literaturako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean, idazlea eta literatura-kritikaria; eta Aritz Galarraga Lopetegi, Literaturako doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Paue eta Aturrialdeko Unibertsitatean, editorea, idazlea eta literatura-kritikaria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.