Josetxo Etxandiren herri mailako finalak, erabakita
Herri mailako txapelketan 41 bikotek eman dute izena. Txapelak banatzeko partidak igandean dira, 17:00etan hasita.
Iazko finaletako baten irudia, Josetxo Etxandi pilotalekuan. Azken fasera iritsi dira Josetxo Etxandi XLVIII. Oroitaldiko partidak, eskuz binakakoak denak. Finalak jokatuko dituzte Santakrutz Jaiak bitartean. Bihar (larunbata) federatuenak jokatuko dira Koldobike Gezala pilotalekuan (17:30ean hasita), eta etzi (igandea) berriz, herri mailakoak Josetxo Etxandi pilotalekuan 17:00etan hasita (eguraldi txarrarekin Koldobide Gezalan). Arkirun Pilota Klubak antolatu du aurtengoan ere oroitaldia.
Herri mailako finalisten berri eman dio Arkirunek HITZAri. Honakoa da igandeko partida erabakiorren koadroa:
- Haurren finala: Osa-Etxarte // Maritxalar-Aldaba.
- Emakumeen finala: Lizarraga-Lobete // Dorronsoro-Lozano.
- Gizonen finala: Maritxalar-Iñarra // Sarasua-Sarasua.
Aurten, herri mailako txapelketan hiru maila izan dira. Haurrenenan bederatzi bikoyek hartu dute parte, emakumezkoenean zortzik, eta gizonezkoenean 24k.
