Aldakoeneako bigarren solairua zabalik da gaurtik aurrera
Herritarrentzat irekita izango da Beraungo zerbitzuaren bigarren solairua 16:00etatik 19:30era astelehenetik ostiralera.
Aldakoenea eraikineko bigarren solairua herritarrentzat irekita da jada. Gaur zabaldu dute lehenengoz, eta gaurtik egunero izango da zabalik, arratsaldeko ordutegiarekin —16:00etatik 19:30era— astelehenetik ostiralera. Solairu horretarako sarbidea, alboko aldapatik egingo dute, lehenengo solairutik igogailuan igotzeko aukera ere izango da, eta bestela oinez, kanpoko eskaileratik.
Espazioak elkartzeko bi bilera gela; isilgunea, ikasi, irakurri edo lanak egiteko; Familia txokoa; ordenagailu parea nabigatu edo tramiteak egiteko; Lekuona Fabrikan dauden materialak eskatu eta Aldakoenean jasotzeko aukera; eta udalak antolatutako kultur ekintzetarako sarrerak erosteko aukera ere izango dute besteak beste. Horren bidez, goiko auzoetako herritarrek euren bizilekutik gertuago espazio publiko berri batez gozatzeko aukera iznago dutela zehaztu dute udaletik.
Aldakoenea solairuz solairu zabaltzen ari da udala goiko aldeko herritarrei udal zerbitzuak eskura jartzeko. Otsailean, Zu! arreta zerbitzua eraikina zabaldu zuen eraikinaren behe solairuan, eta horrekin batera liburutegiko maileguak itzultzeko postontzia eta prentsa zerbitzua. Hilabete geroago Gizarte Zerbitzuak jarri zituzten martxan eraikinaren lehenengo solairuan. Ordutik herritar ugari bertaratu dira eta behe solairuko espaizoa egunkaria irakurri, lanerako, ikasteko edota bilerak egiteko baliatu dute.
Espazioa eta zerbitzu b erriez gain, zenbait ekintza antolatzea ere aurreikusi dute Aldakoeneako bigarren solairuan; horren adibide, dagoeneko bertan programatu den Liburu Baby Kluba da.