Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Legorburu aita-semeak saritu dituzte Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Iñigo Legorburuk lehenengo eta hirugarren postuak lortu ditu; Ekain Legorburu, bigarren sailkatu da Gazteen kategorian.

Iñigo eta Ekai Legorburu saria jasotzeko unean beste irabazleekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/16

Sariek ez dute sekreturik Iñigo Legorbururentzat, literaturaz edota bertsolaritzaz ari bagara, bederen. Beste behin ere, saria etxera eraman du errenteriarrak; sari hori bikoitza izan da gainera, bere bi lan irabazle izan baitira Ordiziako Barrena elkarteak antolatutako Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan.

Irreal apolitik lanarekin lehen saria jaso du eta horren trukean 500 euro eta Txikia oroigarria. “Lanean herritarrak letra larrizko politikaren aurrean zein txiki sentitzen garen batzuetan transmititzen saiatu naiz, Palestina, baxoa azterketa edo auzolanaren beherakadari aipamena eginda”. Beste sari bat ere lortu du Legorburuk lehiaketa horretan, hirugarrena zehazki, eta beste 300 euro poltsikoratu. Hamarren bularra lanarekin lortu du azken sari hori eta bertan minbizia duen emakume baten paperean sartu dela azaldu du egileak, “gizarteak zein presio eragiten dion islatzen saiatu naiz, beti ere nire gizonezko ikuspuntu subjektibotik”.

Sari guztiak pozgarri izango dituen zalantzarik ez da, baina honakoa, bereziagoa izan dela aitortu du, “hogei urte kostatu zait lehenengo saria irabaztea. Lehenengo aldiz 2004an irabazi nuen, eta bost edo sei aldiz bigarren eta hirugarren izan naiz. Aurten irabaztea, oso pozgarria izan da niretzako”.

Poztasun  berezi horrek beste arrazoi bat ere badu. Izan ere, sariketa berean baina gaztetxoen kategorian saritu dute Ekai Legorburu. Errenteriarraren semea bigarren sailkatu da eta 100 euroko dirusaria lortu 11 urterekin. Olinpiar jokuak badatoz lanarekin eskuratu du saria. Nolako zura, halako ezpala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.