Josetxo Etxandirekin, lehia bizia eta pilotalekuak gainezka
Santakrutzen barruan, Josetxo Etxandi pilota oroitaldiaren finalak jokatu ziren asteburuan. Ikusle asko, eta denak gozatzen.
Lezon bada pilotarako afizioa. Horren erakusle da Arkirunen pilota eskola hazten ari dela. Baina afizio hori ez legoke, ziurrenik, Arkirunek urtero-urtero Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldia antolatuko ez balu. Aurten 48.enez egikaritu dute txapelketa. Santakrutzen barruan izan ziren finalak, larunbatean federatuena, eta igandean herritarrena. I-14ko finaletan lepo bete zen Koldobike Gezala pilotalekua, eta herritarren arteko partida erabakiorrak ikusteko gainezka egin zuen Josetxo Etxandi frontoiak igandean. Ikusle asko, lehia bizia, eta gozamena.
Atzo bukatu ziren santakrutzak. Egoki joan dira Lezoko festak, jendetsu, eta HITZAk gaur arte dituen datuen arabera giro onean. Lasai, festa giroak ez duela etenik izango, iraileko azken astebururako Garagardo Festa antolatu duelako Tiñelu elkarteak
Jarraian, Arkiruni esker, finalen emaitzak eta igandeko azken partiden argazki sorta.
Federatuen finalak
- Emakumeak: Larrarte-Aldai // Arrizabalaga-Arrillaga 22-15
- Gizonak, lehen mailako afizionatuak: Fernandez-Loza // U. Amiano-Alduntzin 22-13
- Gizonak, lau t’erdian, Etorkizuneko Izarrak: Oihan Etxeberria // Xabier Rekalde 22-18
Herri mailakoen finalak
- Txapelketako jokalari gazteenei saria: Aunitz Ulazioa-Ibai Martinez
- Gizonak, helduak: Maritxalar-Iñarra // A. Sarasua-J. Sarasua 22-16
- Emakumeak, helduak: Lizarraga-Lobete // Dorronsoro-Lozano 22-19
- Mutilak, haurrak: Osa-Etxarte // Aldaba-Maritxalar 16-11