Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bideojoko sortzaile euskaldunen topaleku izango da Badalab Laborategia

Euskal Game Jam topaketaren bigarren ekitaldia egingo dute urriaren 18tik 20ra. Izen ematea irekia dago.

Euskal Game Jam topaketa urriaren 18tik 20ra egingo dute. argazkia: Gazteberri
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/18

Bideojoko sortzaile euskaldunen lubakia izango da Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia urriaren 18tik 20ra bitartean. Bertan egingo dute Euskal Game Jam topaketaren bigarren  ekitaldia, Zomorro Studiok, GAme Erauntsia Elkarteak,  Torrekua Guneak eta Badalab Laborategiak antolatuta. Helburua, bideojoko sortzaile euskaldunak batzea zein elkar ezagutzeko espazioa sortzea da, baita euren abileziak agerian jartzea ere.

Parte hartzaileek, 48 ordu izango dituzte euskara hutsean egindako bideojokoa sortzeko. Urriaren 18an, 18:00etan hasiko dute sormen prozesua, eta bi egun geroago, proiektuak bukatuta eta itch.io bideojokoen plataforman argitaratua eduki beharko dute. Game Jam topaketen helburua, bideojokoak epe mugatuan sortzea da, eta iniziatiba Euskal Herrira hurbiltzea bilatzen dute antolatzaileek, “Bideojokoen garapenaren munduan ari diren euskaldunen kopuruak gorakada nabarmena izan du azken urteotan. Zoritxarrez, askok ez dute elkar ezagutzeko espaziorik. Hori dela eta, Game Jamarekin euskal bideojokogintzako hasiberriak nahiz profesionalak elkartu nahi ditugu, eta aldi berean beraien gaitasunak ezagutarazi zein elkarrengandik ikasteko espazioa eraiki”.

Espazioa fisikoa izango da, baina baita digitala ere, etxetik ere parte hartu ahalko dute nahi dutenek.

Hartzaileak 18 urtetik gorako bideojokogileak, hemen klik eginda izena eman dezakete. Informazio guztia ere, lotura horretan dute eskura interesdunek.

Prozesu osoa euskara hutsean egingo da, eta aurkeztutako bideojokoak euskaratuta egon beharko dute. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, Game Erauntsiaren posta elektronikora (klik hemen) edo 623 39 68 38 telefono zenbakira deitu, Zomorro Studioarenera, Badalaben posta elektronikora edota 650 00 23 65 telefono zenbakira deitu, edota Torrekuako posta elektronikora bidal dezakete mezua interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.