Killus, Hellmugan eta Pandemoldium, EMTEren urtemugan
Niessen aretoan izango da kontzertua urriaren 26an, 19:30ean, doan.
Killus taldea da ariko denetako bat. argazkia: Luismaniacal EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkarteak 33 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga merezi moduan ospatzeko kontzertua antolatu du. Urriaren 26an izango da, larunbatarekin Niessen aretoan 19:30ean hasita, eta doan. Edukiera mugatua izango da.
Oholtza gainean hiru talde: Killus, Hellmugan eta Pandemoldium. Vila-Realetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) heldu da Killus taldea. 1997an sortutako bandak metal industriala egiten du, metal groove, eta shock rockarekin uztartuta. Zortzi disko argitaratu ditu.
Etxeko taldea da Hellmugan eta taldekideek aitortu bezala, urria berezia dute, “iazko urrian igo ginen lehenengo aldiz oholtza batera, etxean egiteko gure lehen kontzertua Oreretako Niessen aretoan. Aurten leku berera itzuliko gara urtebete geroago”. Groove eta thrash metal doinuak egiten ditu bandak.
Pandemoldium ere etxekoak. Bread Metala egiten dute oreretarrek.
EMTEren urtemuga festan, metal doinuak nagusi izango dira. Antolatzaileek kontzertuarekin gozatzera deitu dituzte herritar guztiak
