Kirol instalazioetan hobekuntzak egin ditu udalak
Kirol materiala erosteko eta instalazioak hobetzeko inbertsioak egin ditu Errenteriako Udalak.
Kirol instalazioetan hainbat hobekuntza egin ditu errenteriako Udalak. Hala, kirol materiala erosteko eta instalazioak hobetzeko inbertsioak egin ditu. Galtzarabordako kiroldegian, geldialdi teknikoan mantentze lanak egin eta gero fitness zentrorako ekipamendua erosi du, gehien erabiltzen diren makinetako batzuk berritzeko.
Hankak luzatzeko postu bat eta multi press estazioa erosi ditu. Lehenak, erabiltzaileei hanken goialdeko muskulu nagusietan eraginkortasunez eta erosotasunez fokatzen lagunduko die; bigarrenaren bidez, berriz, pisu handiak erosotasunez altxatzeko, eta gorputzaren goialdeko giharrak modu eraginkorrean tonifikatzea lortuko dute.
Halaber, hainbat haltera eta banakako muskulazio ekipamendu erosi ditu, eta 50 takila berri jarri erabiltzaileen eskaerari erantzuteko.
Margoketa lanak ere egin ditu bertan Hiri Mantenuko departamenduak.
Mikel Odriozola estadioan ere bada berrikuntzarik. Hobekuntzak egin ditu udalak zelai artifizialean joko lerroak birgaitu eta zorua kautxu artifizialarekin birlandatu du udalak.