Bitartekaritza eta bizikidetza zerbitzua berriro martxan
Egunerokoan sor daitezkeen gatazkei irtenbidea ematea da zerbitzuaren helburua.
Udako etenaldiaren ostean, datorren astetik berriro martxan izango da bitartekaritza eta bizikidetza zerbitzua. Zerbitzu horren bidez, egunerokoan sor daitezkeen gatazkei aterabidea aurkitzea bilatzen du udalak. Izan daitezke bizilagunen arteko gatazkak, bai eta espazio publikoan gerta daitezkeenak ere.
Hala zaratak, animaliek, usainek, harreman gatazkatsu edo zailek eta abarrek eragindako eragozpenak, eremu pertsonaletik harago doazen eta alarma soziala sortzen duten gatazkak, edo espazio publikoa erabiltzean zein partekatzean sortzen direnak, desberdintasun sozialak, espazio publikoaren kudeaketak eragindakoetan esku hartzen dute zerbitzuaren bidez.
Aurrez aurreko arreta, astearteetan eskainiko du zerbitzuak aurrerantzean, eta orain arteko ordutegia mantenduko dute: 12:00etatik 19:00etara. Telefono bidezko arreta ere emango du zerbitzuak 09:00etatik 15:00etara.
Bitartekaritza zerbitzua eskatzeko ondoko bideak erabil daitezke: 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakietan; eta posta elektroniko bidez (klik egin hemen).
Zerbitzua doakoa da. Informazio gehiago eskuratzeko hemen klikatu.