Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Garagardoak elkartuko ditu lezoarrak beste behin

Hilaren 26tik 28ra Karlos Saldise plazak hartuko du Tiñelu elkartearen hamargarren Garagardo Festa. 130 boluntario arduratuko dira den-dena egoki bideratzeaz.

Iazko Garagardo Festaren une bat.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/20

Herriak festa aro berezia bizi du. Hileko bigarren asteburuan Altamirako festak eta Gazte Eguna izan ziren; aurrekoan Santakrutzak. Asteburu honetako atsedenaren ondotik, prestatu datorrenerako: hilaren 26tik (osteguna) 28ra Tiñeluren Garagardo Festa jasoko du Karlos Saldise plazak. Hamargarrena da.

Gradu eta tankera ezberdineko hamalau garagardo izango dira aukeran, horietako bat alkoholik gabekoa, zerbeza bete pitxerraren prezioa (edalontzi hori aurretik erosi behar da, 2,50 euroan) 3,50-4,50 euro artekoa izango delarik. Glutenik gabekoak ere badaude.

Jatekorik, noski, ez da faltako. Txerri ukondoa, saiheskia, letxuga platera, patata-mina, gazta irasagarrarekin, pastela… eta saltxitxak. «Aurten euskal saltxitxak ere izango ditugu. Frankfurt erakoak, betikoak, salduko ditugu. Baina aurtengo berezitasuna bertako saltxitxena da. Zapore egokia dute garagardoarekin uztartzeko», zehaztu dute Tiñeluko kideek.

Zer edan eta jan izanda, girotze jarduerak ere jasoko ditu Karlos Saldisek. Osteguneko lehen egunean (18:30ean zabalduko dute gunea) 22:30etik musika berezia jarriko dute. Ostiraleko (hilak 27) bigarren egunean (18:00etatik izango da zabalik eremua ostiral eta larunbatean) 22:00etan Traband taldeak elektrizitatea jarriko dio aparraren festari, eta 23:00etan Lezoko Jaixkipe txarangakoek hartuko diete lekukoa. Larunbaterako beste bi txaranga Saldisen: 22:15ean Tximeletak, eta 23:30etik herriko Lau Katu.

Inork deus faltan bota ez dezan 130 boluntario lotu ditu Tiñeluk ostegunetik larunbatera lanean aritzeko. «Dena prest dugu. Orain, lezoarrak nahiz bisitariak festara etortzea besterik ez da falta», Tiñelukoen gonbita.

Erlazionatutako edukiaBizikletak erabiliz, energia argindar bihurtzea helburu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.