Salbuespen legedia bertan behera uzteko aldarria plazara, berriro
Hilaren 27an, ostiralarekin egingo dute elkarretaratzea 19:30ean, Herriko Plazan.
Udako oporraldia bukatuta, bueltan dira azken ostiralak. Izan ere, euskal errepresaliatuei salbuespen neurriak ezartzen jarraitzen dute Sare Herritarrak eta Etxerak elkarteak nabarmendu dutenez.
Salbuespen neurri horiekin bukatu eta araudi arrunta ezartzea eskatuko dute. Bide horretan, ezinbestekoa jo dute herritar eta eragile guztien inplikazioa: “Lanean jarritu behar dugu salbuespen legediak bertan behera utzi eta lege arrunta aplikatu arte”.
Horren bestez, hilaren 27ko azken ostirala babestera deitu dute bi antolakundeek, eta mezu argia helarazi: “Salbuespen espetxe politikarekin bukatzeko unea da”.