Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Barandiaran parkearen lehen faseko lanak ostegunean hasiko dituzte

Hamar hilabete iraungo dutela lehen faseko lanek aurreikusi dute eta 2 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak. Ondoren, urbanizazio eta hornidura faseak helduko dira.

Gaur aurkeztu dute Barandiaran parkearen lehen fasearen hasiera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/23

Kostata, baina iritsi da. Barandiaren Parkea egi bihurtzetik gertuago da gaurtik. Pontika auzoko aisialdi eta berdegune berria izango den parkearen lanen lehen fasea abiatuko dute ostegunean. Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta  auzo elkarteko ordezkariak agerraldia egin dute gaur Barandiaran Parkea izango den orubearen aurrean lanen hasieraren berri emateko. Agerraldi horretara etorkizunerako bizilagunekin batera proiektatu duten parkearen irudia erakutsi dute, halaber, “bizilagunekin egindako prozesu baten bidez erabaki da parkeak zer nolako itxura izan behar duen. Parkearekin, Pekin erreka berreskuratuko da—gaur egun lur azpian estalia dago eta azalera aterako dute parkearen barruan egiten duen bidean— eta beraz, herriaren erdi-erdigunean birika berri bat zabalduko du Barandiaran parkeak. Udalerria bera eta inguruan bizi diren auzotarrentzat berdegune bat gehiago izango da,  eta auzo eta herri bizigarriago bat egiteko urrats bat gehiago suposatuko du”, Otaegik azaldu duenez.

Eremua hesitzeko langak bertan dira jada, eta ostegunean jarriko dituzte. Hori horrela, Barandiaran parkea izango denaren eremuan aparkatzen duten autoek ordutik aurrera, Beraun kaleko hasierako aparkaleku berrian aparkatu beharko dute, “horretarako eraiki da hain zuzen ere aparkaleku eraikin hori, eremu hau guztia libre uzteko”, azaldu du Otaegik.

Ostegunean hasiko dena parkearen lehen fasea izango da. Hiru ditu denera alkateak esan moduan: “Lehen fase honek hamar hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dugu, eta 2 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak”. Lehen fasean lur mugimendu guztia egingo dute, eta geratzen diren kutsatutako lurrak erretiratuko dituzte. Lehen fase horretan parkearen beraren fisionomia agerian geldituko da; beste bi faseetan, berriz, urbanizazioa, eta hornidura egingo dituzte, hurrenez hurren.

Pozik azaldu dira Otaegi eta del Amo agerraldian, “azkenean, urte askotako bizilagunen eskaerari erantzunez, agintaldi honetan bai, parkea errealitate bihurtuta ikusiko dugu. Uste dut Pontikako auzoarentzat, eta oro har herri osoarentzat mugarri bat dela aste honetakoa, mugarri garrantzitsua”.

Espe Arangoa Iparragirre bizilaguna ere pozik, “ea azkenean parkea ikusten dugun. Egina ikusten dugunean, oso pozik izango gara bizilagun guztiak”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.