Udalbatzaren ohiko osoko bilkura, bihar
Lau puntu aztertuko dituzte, tartean mozio bat, biharko saioan.
Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da bihar. Saioa 18:30ean hasiko da, publikoari irekia izango da, eta stremaing bidez ere jarraitu ahalko da (horretarako egin klik hemen). Gai ordenaren barruan, lau puntu. Tartean Gazteentzako etxebizitza komunitarioa arautzen duen ordenantzaren onespenerako proposamena.
Udal talde sozialistak ikastetxeen finantzaketaren gainean aurkeztutako mozioa ere izango dute eztabaidagai.
Ondoren biharko plenoaren gai ordena osorik:
1. 2024ko uztailaren 16ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1779tik 2527 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Proposamena: Gazteentzako etxebizitza komunitarioa arautzen duen ordenantzaren onespena. Hasierako onespena – Udal araudi proiektuaren onarpena eta Urbia plazako 2. zenbakian kokatutako eraikina zerbitzu publikoari atxikitzea.
4. Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, ikastetxeen finantzaketari buruzkoa.