Aldakoenearen irekiera ekitaldira deitu dituzte herritarrak
Ostegunean izango da ekitaldia, 18:00etan; udalak parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Aldakoenearen irekiera ekitaldia egingo du ostegunean Errenteriako Udalak, eta herritarrekin batera egin nahi dio ongietorria ekipamenduari. Hori horrela, bertaratzera deitu ditu errenteriarrak. Ekitaldia 18:00etan izango da, irekia, eta Beraungo abesbatzaren, Beraungo dantza taldearen eta Udal Txistulari Taldearen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ekitaldia, gainera, mokadu batekin bukatuko da.
Aldakoeneak joan den otsailean zabaldu zituen ateak, Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Igantzi eta Alabergako bizilagunei udal zerbitzuak hurbiltzeko. Orduan Zu! arreta zerbitzua zabaldu zuten beheko solairuan. Horrekin batera, liburutegiko maileguak itzultzeko postontzia eta prentsa zerbitzua. Hilabete geroago, Gizarte Zerbitzuetako departamentua zabaldu zuten lehenengo solairuan.
Joan den astean berriz,, bigarren solairua zabaldu zuen eraikinak, herritarrentzat. Espazio horretan astelehenetik ostiralera, arratsaldez, elkartzeko bi bilera gela, Isilgunea ikasi, irakurri edo lanak egiteko; Familia Txokoa, ordenagailu parea nabigatu edo tramiteak egiteko; Lekuona Fabrikan dauden materialak eskatu daitezke eta Aldakonean jaso, literatura proposamen berriak eta gomendioak, Udalak antolatutako kultur ekintzetarako sarrerak erosteko aukera…
Udalak herritarrak eraikina ezagutzera eta arratsalde pasa egitera gonbidatu ditu.