Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Oarsoaldeak Oarsolan zentroa inauguratu du

Oarsolanek Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoan egingo du bidea, eta bere helburu nagusia da laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzea.

Erakundeen ordezkaritza zabala izan da inaugurazioan.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/09/24

Oarsoaldea Garapen Agentziak Oarsolan Enplegurako eta Inklusiorako Berrikuntza Zentroa inauguratu du gaur. Oarsolanek eskualdean laneratzeko eta kalitatezko enplegua sustatzeko erronka du, eta Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoko 31. zenbakian egingo du bidea. Gaur egin dute egoitza berriaren inaugurazio ofiziala. Eskualdeko nahiz kanpoko ordezkaritza politiko eta ekonomiko zabala izan da bertan. Horien artean eskualdeko lau herrietako alkateak (Errenteriako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidente Aizpea Otaegi, Pasaiako Teo Alberro, Oiartzungo Joana Mendiburu, eta Lezoko Mikel Arruti); Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia; Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua; Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea; edo Ane Insausti aldundiko Ekonomia Sustatzeko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua. Fernando Nebreda Oarsoaldearen kudeatzaileak eman zizkien azalpenak betaratutakoei.

Oarsolanen helburu nagusia da pertsona langabetuen eta bereziki ahulenen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea, enplegura eta gizarteratzera bideratutako eragileekin lankidetzan. Zentroak laguntza integrala eskainiko die langileei, ekintzaileei eta enpresei, pertsonak ardatz hartuta. Oarsolan prest dago eskualdean eta Oarsoaldeko mugetatik harago inklusio handiagoa eta kalitatezko enplegua lortzeko aldaketaren buru izateko. Hau da, Oarsolan zentroak gizarteratze eta laneratze prozesua optimizatu nahi du, lana bilatzen ari diren pertsonen parte hartze aktiboa sustatuz eta lankidetza eta laguntza integraleko ingurune bat ezarriz.

Oarsolanek duela 31 urte hasi zuen bidea, Berpiztu proiektuaren baitan. Berpiztu Eusko Jaurlaritzak finantzatutako egitasmoa da, eta bere xedea zen eskualde behartsuak laguntzea. Plana abiatu zenean Oarsoaldeko langabezia tasa altua zen, eta nahiz eta tasa orokorrek hobera egin duten, zenbait pertsona eta talderentzako erronkek gora egin dute beren lan egoeraren konplexutasunagatik. Oarsoaldeko planak lau jarduera ildo eta 24 milioi euroko aurrekontua ditu: Badiaberri enpresaren kokalekua; berrikuntza zentro bat sortzea; enplegu plan integrala; eta inklusio saretik sortutako proiektua. Sortu zenetik, Berpiztuk “eragin positiboa” izan du Oarsoaldean enplegagarritasunaren hobekuntzan, emandako laguntzan eta enpresa berrien berrikuntzan.

Oarsolanek, gainera, Living Lab kontzeptuaren filosofia du, hau da, honakoak bultzatzen ditu: forma eta berrikuntza berriak esperimentatzen eta inplementatzen dira; eragileen arteko elkarrekintza irekia sustatzen da; pertsona bere osotasunean hartzen da; eta ikerketa-ekintzaren printzipioa aplikatzen da praktika eta hausnarketa konbinatzen diren ezagutza sortzeko eta laneratze eta ekintzailetza prozesuak etengabe hobetzeko.

Oarsolanek 9 enplegu teknikari, 2 administrari, mikroenpresetako teknikari bat, sustapeneko teknikari bat eta Patxi Arrazola zuzendaria ditu erabiltzaileen eskura. Datuei erreparatuta, urtean 1.800 langabe inguru artatzen dituzte, eta 2.500 enplegu ekintza, orientazio saio, banakako edo taldekako ikastaro eta lan laguntzako beste jarduera batzuk jartzen ditu haien eskura. Horrez gain, Oarsolanek eskualdeko langabeen %50a baina gehiago artatzen du. Jendaurreko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.