Txiki eta Otaegi gogoan, ekitaldia antolatu du Sortuk
Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideak fusilatu zituztela 49 urte beteko dira ostiralean —hilak 27—. Data gogoan hartuta Txiki eta Otaegi oroituko ditu Sortuk.
Hilaren 27an, ostiralean, 49 urte beteko dira Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideak fusilatu zituztela.
Data gogoan hartuta Txiki eta Otaegi oroituko ditu Sortuk Irrintzi bat dabil ekitaldiaren barruan: “Frankismoak Txiki eta Otaegi fusilatuta akabatu nahi izan zuen askatasun ametsa eta proiektua bizirik eta indartsu dago. Haien ametsak gure ipar izaten jarraitzen du”.
Foru Plazan izango da ekitaldia, 19:00etan.