Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezitzaile titulua lortzeko ikastaroa antolatu du Oiartzo-Orereta Ikastolak

2024an 16 urte edo gehiago beteko dituzten herritarrei begirakoa da eskaintza.

Begirale ikastaroa seigarrenez eskainiko du Oiartzo Ikastolak. argazkia: Oiartzo Ikastola
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/27

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Orereta-Oiartzo ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Hala, aisialdiko hezitzaile titulu homologatua jasoko dute ikastaroa egiten dutenek.

2024an 16 urte edo gehiago beteko dituzten herritarrei begirakoa da eskaintza.

Ikastolan bertan egingo da ikastaroa eta urriaren 18an hasiko da eta ikasturte bateko iraupena izango du 17 urte beteta dituztenei begirakoa. Ikastaroa bi urtean egiteko aukera ere badago 16 urte bete edota aurten beteko dituztenen kasuan. Azken ikastaro hori, 2025ko urtarrilaren17an hasiko da eta bi urteko iraupena izango du. Aukera batean zein bestean, ikastaroak atal teorikoa eta praktikoa izango ditu, eta ostiral arratsaldetan emango dute 15:30etik 20:30era bitartean.

Ikastolako ikasleek zein ez direnek eman dezakete izena ikastaroan, eta horrek, aisialdi taldeetan, udalekuetan, eskolaz kanpoko ekintzetan, edota jangelako hezitzaile izateko aukera emango die.

Aisiola eskolak ematen du ikastaroa, eta Lanbidek homologatutako titulua da jasotzen dena.

Urrian hasiko den ikastarorako izena emateko epea, urriaren 7an, astelehena, amaituko da. 2025eko urtarrilean hasiko den bi urteko ikastarorako izena emateko epea, berriz,  azaroaren 1etik 22ra izango da. Webgune bidez egin behar da (Klikatu hemen), eta ordainketa, matrikula egiteko unean egin behar da: ikastolako bazkideek 430 euro, eta hala ez direnek, 450 ordaindu behar dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.