Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

San Markoko zabortegiaren behin betiko itxiera, gertu

Urte eta erdi barru bukatuko dira zabortegia berreskuratu, itxi eta zigilatzeko lanak. Transferentzia gunea ere itxiko dute.

Donostiako, Errenteriako eta Astigarragako udal ordezkariak, gaur San Markon.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/09/30

San Markoko zabortegia ixteko behin betiko bideari ekin diote jada. 2004an hasi ziren hondakindegian jada beteak zeuden eremuak berreskuratu eta ixteko lanak, eta lau urte geroago, 2008ko urrian, bertan behera gelditu ziren erabat hondakinen isuriak, eta ustiapen guneak lurrez estali ziren. Orain, zabortegia erabat ixteko eta zigilatze lanak hasi dira: obrek urte  eta erdiko iraupena izango dute, eta horrela bukatutzat emango dute zabortegia berreskuratu, itxi eta zigilatzeko obra proiektua. Informazio hori guztia Eñaut Graciak eman du gaur, San Marko Mankomunitateko presidente eta Errenteriako Udaleko zinegotziak, San Markon bertan egindako agerraldian. Graciarekin batera han izan dira Xabier Urdangarin Lasa, Astigarragako alkatea; Yolanda Martin Marcos, Errenteriako Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotzia; eta Carlos Garcia Hernandez, Donostiako Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzia.

Hondakindegia guztiz zigilatzeko lan horiek 7 milioi pasatxo euroko aurrekontua izango dute, eta jarduketa eremua 100.000 metro koadrokoa izango da. “Zigilatze mota desberdinak, drainatze-sistemak eta euriaren urak bideratzeko eta husteko geruzak izango ditu zigilatuko den eremu horrek. Era berean, hondakinak transferitzeko instalazioak ere desegingo dira”.

Behin urte eta erdi iraungo duten lan horiek bukatzean, San Marko Mankomunitateak zabortegia berreskuratzeko eta behin betiko ixteko obra-proiektua bukatuko du, eta, horrekin, itxi ondorengo 30 urteko zaintza-aldi berri bati hasiera emango dio. “Aldi horretan, indarrean dagoen legedian ezarritako baldintzak betetzen direla bermatuko da, baita instalazioen egoera egokia ere”, esan dute gaurko agerraldian.

1970eko hamarraldian zabaldu zuten San San Markoko zabortegia, eta 1988ra arte ustiatu zuten Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo udalek sustatutako mankomunitateak. Aurrerago egokitze lanak egin zituzten, eta udalerri gehiago hasi ziren euren hiri hondakinak hara bideratzen. 2004an hasi ziren hango zenbait eremu zigilatzen beteak zeudelako; 2008an, berriz, iritsi ziren azkenekoz hiri hondakinez betetako kamioiak hara, eta ustiapen eremuak lurrez estali ziren. Mankomunitatetik emandako datuaren arabera, bizi aroan San Markon isuritako hondakinen kopurua hiru milioi tonakoa izan da. Kontaezina da hara joan-etorriak egin dituzten kamioien emaria. Eskualdean, Beraun auzoan izan zuen eragin gehien zabortegiaren presentziak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.