Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko PSE-EE: "Presio fiskala areagotzeak eragin negatiboa izango du herriko familietan"

Osteguneko udalbatzarrean hainbat udal tasa eta zerga eguneratu ziren. Horren gaineko iritzia eman du Lezoko PSE-EEk.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/30

Ostegunean udal tasa eta zergak eguneratzeko proposamena eraman zuen udalbatzarrera udal gobernu taldeak. Euren aldeko botoekin atera zen aurrera aldaketa sorta. PSE-EEk, EAJk bezala, horien kontrako botoa eman zuen. “Presio fiskala areagotzeak eragin negatiboa izango du herriko familietan”, adierazi du Joxean Sanchez sozialisten eledunak. Sanchezen esanetan, “gehiegizko bilketa izaera” du udal gobernuak aurrera atera duen neurri sortak. Aldi berean, EH Bilduren proposamena aztertu eta zuzenketak aurkezteko denbora falta izan dutela kritikatu du Sanchezek.  Sanchezen ustez, “gobernu taldeak proposatutako zerga eta tasen igoerek ez dute hobekuntzarik ekarriko funtsezko zerbitzu publikoetan, hala nola, bideen garbiketan, berdeguneen eta kirol-instalazioen mantentzean, baizik eta plangintza eta kudeaketa ekonomiko txarraren ondorio dira”.

Zaborren tasaren igoerari dagokionez, PSE-EEk onartu du legedia betetzeko adinako neurria dela. “Hala ere, udal gobernua legea betetzera mugatzen da, gaikako bilketa hobetzeko neurriak proposatu gabe, eta tarifak indibidualizatzeko aukera ematen duten sistemak ezarri gabe”. Sanchezen iritziz, udal gobernuaren ·betebeharra” da zaborraren tasaren igoera horri alternatibak bilatzea, “igoera horiek beti ez dituztelako zerbitzu hobeak ekartzen, eta familien ekonomia gehiago estutzeko baino ez dute balioko”. Horren aurrean, bizilagunak zaborren tasaren gehikuntzatik babesteko “salbuespenak, murrizketak eta hobariak aplikatzea” azter daitezela eskatu diot udal gobernuari, “hala nola edukiontzi adimenduen bidez, edukiontzi marroia erabiltzeagatik hobari bat ezartzea, edo komunitateko konpostaren erabiltzaileentzako hobariak handitzea, udalerri mugakideetan dauden bezala”.

Kirol instalazioen tasen igoeraren gaineko iritzia ere eman du Lezoko PSE-EEk: “Gehiegizkoa eta justifikaezina iruditzen zaigu”. Uste dute igoerak ez diola erantzuten zerbitzuaren hobekuntzari, nahiz instalazioak egoki mantentzeari, “zerbitzuren kostu errealei lotutako aldaketa beharko luke izan. Espero dugu igoera horrekin abonatuen kopurua ez jaistea, horrek lezoarren eta erabiltzaileen bizi kalitatean eragina izango lukeelako”.

Etxebizitza hutsei OHZn %100eko errekargua ezartzeari dagokionez, Lezoko PSE-EEk horren ordez metro koadro erabilgarriko 10 euroko  kanona ezartzear nahiko luke. “Kanon hori % 10 handituko litzateke okupatu gabeko urte bakoitzeko, eta horren bilketa udalerriko etxebizitza-politiketara bideratuko litzateke. Kanon hori osatzeko, hainbat zerga jaitsi daitezke, hala nola eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, etxebizitza publikoen eraikuntza errazteko”.

Erlazionatutako edukiaZerga ordenantza eguneratzea eta kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko baldintzak onartu dituzteTasen igoera orokorraren kontra egin du Lezoko EAJk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.