Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sortu: "Orduan ametsa zena, gaur sekula baino errealagoa da"

Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi du Sortuk, Txiki eta Otaegi oroitzeko ostiraleko ekitaldian.

Txiki eta Oategi oroitzeko ekitaldia, ostiralean. Argazkia: Sortu
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/30

Joan den ostiralean 49 urte bete ziren Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideak fusilatu zituztela. Data gogoan hartuta Txiki eta Otaegi oroitu zituen Sortuk. Fusilamendu haiekin, frankismoak Euskal Herriaren askatasunaren ametsa “galbidera” eramatea zuela helburu nabarmendu zuen Sortuk Foru Plazan egindako ekitaldi politikoan, baina oker zebiltzala, “orduan ametsa zena, gaur sekula baino errealagoa da. Askatasun haizeari mugarik jartzerik ez dago. Txiki eta Otaegirekin batera, Euskal Herriaren alde askotariko ekarpena eginez borrokatu diren herrikide guztiak oroitzen ditugu gaur”.

Euskal herriaren aldeko konpromisoa berretsi zuen halaber, “Euskal Herri independente, sozialista, feminista, eta euskalduna lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa berresten dugu”.

Faxismoari ere aipamena ekitaldi horretan, “eskuin muturreko indarren aurkako borrokan segitzen dugu, instituzioetan zein kalean”.

Datorren lau urtekoari ere begirada egin zion sortuk ostiraleko ekitaldian, eta “erronkak” ez direla “makalak” izango nabarmen jarrita, banan bana zerrendatu zituen. Horrela, preso, iheslari eta deportatu guztiak etxera ekarri arte lanean segitzeko deia egin zuen, eta Espainiako Estatuaren biktimak aitortzeko lehen urratsak ematen hasiak direla jakinarazita, zabaldutako bide horretan aurrera egin beharra azpimarratu. Joera eta jarrera erreakzionarioei ere aipamena ostiraleko ekitaldian: “Horiei aurre egiten segi beharko dugu, euskararen aurkako erasoei, arrazakeriari, feminismoaren aurkako oldarraldiari, eta oro har eskuin muturraren agendari esparru guztietatik”.

Aldi berean, herri erronkei “erantzun positiboak” ematen asmatzea jarri zuen erdigunean: “osasungintzan, migrazioan, etxebizitza eskubidearen alde, eta trantsizio ekosozial justuaren alde esate baterako”.

Azken erronka gisa, aldaketaren aldeko “haizea” hauspotzen jarraitzea jarri zuen: “Bizitzak erdigunean izango dituen Euskal Herri askerako bidean sakontzea da gure erronka nagusia ikasturte honetan. Badakigu nola:  nazio bulkada eta bulkada soziala hauspotuz, herrigintzan arituz, balioen eraldaketa bultzatuz, eta ezker independentismoa indartuz. Euskal Errepublikaren bezperatan egon gaitezke”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.