Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Tentsio handiko eremu izendapen ofiziala asteazkenean jasoko du Errenteria-Oreretak

Bizitegi Merkatu Tentsio Eremu izendatzeko eskaera otsailean egin zuen udalak udalerriaren egoeraren diagnostikoa eta hiru urterako ekintza planarekin batera. Izendapen ofiziala jasoko duen Hego Euskal Herriko lehen udalerria izango da Errenteria-Orereta.

Errenteria izango da tentsio eremu izendapen ofiziala jasoko duen Hego Euskal Herriko lehen udalerria.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/30

Eusko Jaurlaritzak Errenteria-Oreretari Etxebizitza Merkatu Eremu tentsionatua izendapen ofiziala aitortuko dio etzi, asteazkena. Izendapen horrek izango duen eragin nabarmenena, udalerrian alokairuaren kontrola egingo dela izango da. Ezingo du udalak dagoeneko alokairuan den etxebizitza baten prezioa merkatu, baina bai eragin, datorren urtean etxebizitza horren prezioak gora egin ez dezan, eta ekidin horrela, alokairuzko etxebizitzen prezioak neurrigabe gora egin dezan.

Joan den otsailean egin zuen eskaera formala Errenteriako Udalak izendapena jasotzeko, eta ekainean heldu zen Eusko Jaurlaritzaren prozesua abiatzeko onespena. Asteazkenean, berriz, izendapen ofiziala iritsiko da.

Eskaera egiteko unean, udalerriaren diagnostikoa eta hiru urterako plana ere aurkeztu zituen Errenteriako Udalak. Eta diagnostiko horretan jaso duten moduan, etxebizitzaren eskaintza tenkatu duten hainbat faktore dira. Hiru aipatu zituen alkateak izendapena eskatuko zutela jakinarazteko joan den otsailean egindako agerraldian: Gazteen saldo positiboa du Errenteria-Oreretak, “gehiago dira bertan bizi nahi dutenak eta beste udalerri batzuetatik datozenak, gure herritik kanpora doazenak baino. Bestetik gure herrikideen zahartze bat ematen ari da, eta horrek etxebizitzaren erabilera ez hain intentsiboa ekarri du; gero eta jende gutxiago bizitzen da etxebizitzetan—etxeen %62tan pertsona bat edo bi bizi dira—. Azkenik, Donostiak eragiten duen presioa dago. Donostiak dituen prezio altuek eragiten dute bertan bizi direnen kaleratze bat, eta Errenteria bada hautatutako herri horietako bat. Horrek gure etxebizitzaren eskaintzan presio bat eragiten du”.

Hori horrela, etxebizitza hornidura nahikoa ez izateko arrisku berezia dagoela ondorioztatu zuen egindako diagnostikoak. Etxebizitza hutsen parkea ere txikia da Errenteria-Oreretan, %5,5ekoa da, nahiz eta bigarren etxebizitza kopurua murriztu den—%7,7—.

Etxebizitzen prezioari ere erreparatu zion udal agintariak agerraldi hartan. Gora egin du horrek, eta horren ondorioz gora egin du ere alokairuko etxebizitzen kopuruak azken hamarkadan, %73 zehazki. “Horrek era berean, merkatu librean alokairua ordaintzeko zailtasunak nabariagoak izatea ekarri du”. Horren adierazle jarri zuen Etxebiden dagoeneko emantzipatuta dauden familien etxebizitza babestuaren eskaera handia. Egoeraren larritasunari erantzuteko behar-beharrezkoak jo zuen Otaegik tresnak eta ahaleginak areagotzea. “Errenteria tentsiopeko eremu izendatzea, mugarri izan daiteke”.

Izendapen hori, bada, asteazkenena iritsiko da. Horren harira, Aizpea Otaegi alkateak iritzi artikulua helarazi du komunikabideetara. Hemen klik egin irakurtzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.