'Entre los dioses y la nada' liburuaren aurkezpena ostegunean, Reina aretoan
Jordi Corominas filosofian doktoreak eta liburuaren idazleak egingo du aurkezpena Orereta Laikoa taldeko Jesus Gonzalez Estebanekin batera.
Jordi Corominas Filosofian doktoreak Entre los dioses y la nada liburua aurkeztuko du ostegunean. Reina aretoak hartuko du liburu aurkezpena, ostegunean —hilak 10— 19:00etan. Aurkezpena gidatzen, Jesus Gonzalez Esteban ariko da, Orereta Laikoa elkarteko ordezkaria. Elkarte horrek antolatu du liburu aurkezpena.
Bizi al gaitezke ezertan sinistu gabe? Zer esanahi dute espiritualitate, erlijio, edo ez sinestun hitzek? Jainko guztiak parekagarriak al dira? Aldare bihurtutako aberria, jainkoen ordezko al da? edota, personen biziak zentzuz jantzi al ditzake zientziak? Erronka horiekin parez pare jarri da Jordi Corominas filosogfo eta idazlea Entre los dioses y la nada liburuarekin.
Bartzelonako (Katalunia) Erlijio Zientzien Goi Mailako Institutuko irakasle da Corominas, eta Periferia aldizkariko zuzendarikide.
Hitzaldirako sarrera librea da, aretoaren edukiera bete arte.