Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bizitza duinen aldeko borroka kalean da berriro

Asteazkenean osasungintza publikoarekin bat egitera deitu du Duintasunak, Donostia Ospitalearen aurrean izango den elkarretaratzean parte hartuta.

Duintasunaren urriko elkarretaratzea eta manifestazioa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/07

Urriarekin batera, eta udako oporrak bukatuta, kalera atera da Duintasuna berriro. Pentsio publiko duinak, genero arrakala ezabatzea, osasungintza publikoa, zaintza publikoa… finean, bizitza duinen aldeko aldarria egin dute gaur kalean hamarka eta hamarka pentsiodun eta erretiratuek.

Joan den hilaren 26an Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako HEL Herri Ekimen Legegilea izan dute hizpide lehenik eta behin. Horrek, gutxieneko pentsioen osagarri bat ezartzen du, pentsiodun onuradunei bizi baldintza duinak izatea ahalbidetuko dien nahikotasun diru sarrerak bermatzeko.

Ekimen legegilearen ezaugarri esanguratsuena, ondokoa: Gutxieneko pentsioak osatzeko euskal sistema bat garatzea, 60 urtetik gorako  pentsiodunen gizarte bazterketa arriskuari aurrea hartzeko. Lanbide arteko gutxieneko soldata, 1.134 eurokoa da gaur egun, eta kopuru horretara heltzen ez diren pentsioei osagarria ezartzea da eskatzen duena. Osagarri hori gainera, etxebizitzan dauden diru sarrerak aintzat hartu gabe emateko eskatu du gainera, HEL horrek.

 Gaiaren gainean sinadura bilketa eta hitzaldi zikloak egingo dituztela jakinarazi dute gaurko protestan, “gaia oso garrantzitsua delako”.

Madrilera (Espainia) ere deitu du Duintasunak gaurko elkarretaratzean. Hilaren 26an, Espainiako Estatuko pentsiodunen mugimenduek manifestazioa egingo dute bertan, pentsio duinean aldeko aldarria egiteko, eta horiek blindatzeko. Gizarte segurantzaren gaineko auditoria egiteko ere galdegingo dute Espainiako Estatuko hiriburuan izango den manifestazio horretan, “gizarte segurantzan zegoen dirua nora bideratu eta zertarako erabili duten argitu dezaten”. Beste bi eskaera ere eramango dituzte bertara: “KPI erreala ezarri eta genero arrakala ezabatzea”.

Madrileko protesta horretara joan nahi dutenek, Duintasuna elkarteko ordezkariekin harremanetan jarri behar dute autobusaren gaineko informazioa jasotzeko.

Osasun Itunaz ere hitz egin dute Duintasunako ordezkariek gaurko protestan. Ez omen doala itun hori osasun publikoaren aldeko eragile eta plataformek aldarrikatutako bidetik salatu dute, “lehen arreta lehenetsiko duten zantzurik ez dago. Hori horrela, ezinbestekoa da mahaia martxan den bitartean mobilizatzea osasuna oinarrizkoa baita guretzat”. Horrekin lotuta, Asteazkenean osasungintza publikoarekin bat egitera deitu du Duintasunak, Donostia Ospitalearen aurrean izango den elkarretaratzean parte hartuta.

Herrira begira ere jarri dira, zehazki, Iztietako anbulatoriora. Duela hamabost egun bilera eskatu dutela, eta ez dutela erantzunik jaso, momentuz behintzat, azaldu dute. Anbulatorioaren egoera “prekarioa” izaten jarraitzen duela jarri dute nabarmen: “Donostialdeko OSIa ez da inoiz eragile sozialekin biltzearen aldekoa, eta ez dakigu zer gertatuko den. Hala ere, egoera larria da bertan, herritar ugari ari zaizkigu behin eta berriz eskatzen gaia berrartzeko. Iztietako anbulatorioaren, zein Oarsoaldeko larrialdi zerbitzuaren egoera defizitarioa da eta badirudi berriro hasi beharko dugula gaiarekin protestak antolatzen”. Zaintza ere ez dute begien bistatik galdu, “500 bizilagun baino gehiago daude lotuta etxez etxeko zerbitzuarekin eta jarraipena egiten ari gara orain ere”.

Bukatzeko, Argentina aipatu dute. Bertako pentsiodunekin elkartasunean kalera atera zen Euskal Herriko pentsiodunen Mugimendua. Duintasunak Javier Milei boterera helduz geroztik argentinarren pentsioek bizi duten atzerakada jarri du erdi-erdian datuak emanda, “bataz besteko pentsioa 220 eurokoak dira, eta prezioen igoera ikaragarria izan da. Egoera oso larria da, elkartasuna adierazteaz harago, haiekin harremanetan gaude ahal dugunean laguntzeko”.

Batzarra bukatuta, manifestazioa egin dute pentsiodunek erdialdeko kaleetatik barrena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.