Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Zeren zain zaudete?"

Gaintxurizketako biztanleek kontuak eskatu dizkiete Gi-636 errepidearen gainean ardurak dituztenei. Ez dute hildako gehiagorik nahi, eta hori horrela izan dadin intentzioak baino, egitateak eskatu dituzte.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/07

Isilik, baina ozen. Herrigunetik at, baina erdigunean. Haserre, baina soluziorako desioarekin eta esperantzarekin. Gaintxurizketako auzokideek, lezoarrek eta inguruko herrietako biztanleek elkarretaratze isilean esan dute gaur arratsaldean Gi-636 errepidean ez dutela hildako gehiagorik nahi, eta erdigunean jarri dute horretarako bidea pasabide bat egitea dela, baita oinezkoentzako korridorea ere auzoa saretzeko, eta istripu gehiago, hildako gehiago ekiditeko. Errepide ondoko zuhaitzetan jarrita dauden xingola beltzak behin betiko kentzeko. “Abuztuko kontzentraziotik gauzak egoera beretsuan daude. Auzoa ahaztuta dago. Norbaitek mugitu behar du. Horregatik gaude hemen”, esan dute auzokideen eledun izan direnek.”Gi-636ak hiltzen gaitu”, berretsi dute; “Gaintxurizketa irisgarria orain”, eskatu dute; “Hamaika dira errepide honek lapurtu dizkigun bizitzak”,  esan dute, bihozminez.

“Orain da garaia”, ziurtatu dute. Gaintxurizketako bizilagunek badakite asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidagai izango dutela Gi-636 errepidean gertatzen ari dena. Gertatzen dena baino, gertatu behar ez zenari soluzioa bideratzea izango litzateke, bizilagunen ustez, asteazkeneko herrialdeko hautetsien mahai nagusiko politikariek aztertu beharko luketena: “Bi hilabete dira jada azken istriputik. Berta gure auzokidea auto batek eraman zuenetik. Bi hilabete geroago, ordea, oinezkook kotxeak saihestuz jarraitzen dugu bidea gurutzatzen. Bada hogei minutuz itxaroten duenik ere ditxosozko errepide honen hamar metroak gurutzatzeko. Bizikletan dabiltzanek ere bizitza jokoan jartzen jarraitzen dute ertzik ez duen errepide honetan”. Irmo defendatu dute haien desioa. Dozenaka eta dozenaka izan dira Errekalde hotelaren atariko zabalgunean bildu direnak, asko eta asko, ehunka agian. Pankartak erraldoiak ziren, oso handiak eta lelo esplizituekin. Letra eta zenbaki handiak ere plastiko zatietan. Handiak, badaezpada baten batek ezikusiarena egin nahiko balu. Izan dira ezikusiarena egin baino, sinpleki agertu ez direnak ere.

Egunero bizi dutenaren trazak eman dituzte gaintxurizketarrek gaur prentsaren aurrean. Haien momentua da, badakite; herrialdea (hedabideak, politikariak, hurbileko eta urrunagoko herritarrak…) aste honetan auzora begira daude. Presioa egin nahi dute, asper-asper eginda daudelako. “Gauza polit asko entzun ditugu, baina inongo aldaketarik ikusi gabe jarraitzen dugu. Urriaren 9a izango omen da eguna”, jarraitu dute auzokideek euren aldarrikapenarekin. Etzi (asteazkenean) PPren ekimenez landuko baitute bertako errepidearen segurtasun ezaren gaia gipuzkoarrek hautatu dituztenen ganberan; PPko ordezkaririk ez zen gaur Gaintxurizketan.

Ezikusiarena gehiago ez egitea. Hori eskatu diete alderdi politikoetako kideei. Asteazkeneko bilkura, edo aurretik egin dituzten guztiek balio dezatela istripu eta hildako gehiagorik izan ez dadin auzoan, euren etxe ondoan. Lezon. “Benetako konponbideak eta berehalakoak nahi ditugu. Ezinbestekoak dira beste bizitza bat bera ere gal ez dezagun”. Zeren zain dauden galdetu diete politikoei, gaian eragin dezaketen hautetsiei. “Zeren zain zaudete? Edozein momentutan norbait despistatu eta beste hilotz bat izateko arriskua bene-benetakoa da. Eta orduan zer? Istripuaren erantzukizuna pertsonen gain jartzen jarraituko duzue?”.

Handia izan da elkarretaratzea. Auzokideak eta herritarrak izan dira protagonista, haien eskaerak izan dira erdigunean. Baina parte hartzaileen artean izan dira politikariak ere bai, tartean Mikel Arruti Lezoko alkatea (EH Bildu) eta Joxean Sanchez PSE-EEren udal eleduna. Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritza ere izan da, EH Bilduko, PSE-EEko eta Elkarrekin Podemoseko kideena zehazki.

Elkarretaratzea bitartean ehunka auto, dozenaka kamioi, beste hainbeste txirrindulari, bi topo, beste bi tren pasa dira mobilizazioan zirenek aurretik. Ibilgailu askoren  jabeek klaxona jo dute, babesa azaldu diete bertan zirenei. Topo batek ere turuta luze jo du. Elkarretaratzea bukatzeko txalo zaparrada luzeari ekin diote partaide denek. Horien artean ziren, parte hartzen eta txalotzen, azken hilabeteetan hil egin diren bi auzotarren senide, lagun eta ikaskideak.

Erlazionatutako edukia“Epe laburreko irtenbideak” nahi dituzte Gaintxurizketako bizilagunek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.