Asteazkenean zozkatuko dituzte Olatzarko etxebizitzak
Behin betiko zerrendak izanda, Gezala Auditoriumean egingo dute asteazkeneko zozketa, 09:30ean.
Asteazkenean, hilaren 9an, egingo dute Olatzar eremuko babes ofizialeko 33 etxebizitzen, eta 24 tasatuen zozketa. Gezala Auditoriumak jasoko du notario aurreko zozketa, 09:30ean hasita. Etxebizitza egokituak hiru logelakoak, eta bi logelakoak dira. Hala, hiru atal horietako bakoitzak bere zozketa propioa izango du.
Lehenik etxebizitza egokituen txanda izango da, eta ondoren hurrenez hurren hiru logelakoena nahiz bikoena iritsiko da. Hala, hiruretan, notarioak lehenik eskatzaileen kutxatik zenbaki bat aterako du, eta ondoren etxebizitzenetik beste bat. Gainera, kupoetako bakoitzeko zenbaki bat gehiago aterako da, horien denen itxaron zerrendak osatu atal izateko; zenbaki horretatik aurrera hasiko da itxarote zerrenda hori. Jarraian, behin betiko zerrendak:
- Olatzar eremua. Babes ofizialeko etxebizitzetarako behin betiko zerrenda.
- Olatzar eremua. Etxebizitza tasatuetarako behin betiko zerrenda.
Olatzarren 57 etxebizitza egingo dituzte, erregimen tasatuko 24, eta babes ofizialeko beste 33. Hemen horien xehetasunak:
Erregimen tasatua
Orotara Erregimen Tasatuko 24 etxebizitza egingo dituzte, eta horietako bat mugikortasun urriko ezintasuna edo ezintasun psikikoa duten pertsonentzat gordeko dute. Bestalde, zortzi etxebizitza hiru logelakoak izango dira, eta gainerako hamabostak, berriz, bi logelakoak.
Babes Ofiziala
Babes Ofizialeko etxebizitzen kasuan, berriz, 33 izango dira eraikiko dituztenak. Babes Ofizialeko kasuan ere gordeko dituzte mugikortasun urriko ezintasuna edo ezintasun psikikoa duten pertsonentzako etxebizitzak, baina bi bideratuko dituzte horientzat. Horietaz gain, hiru logelako zazpi etxebizitza eta bi logelako 24 etxebizitza eraikiko dituzte.