Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ordenantza fiskalak 2,6 puntu eguneratzea proposatu du gobernu taldeak

Igoera bai, baina progresibitatea ere jasotzen du proposamenak, eta hori, prezio publiko gehienetan ezartzea, gainera. Gizarte erronka nagusietan, halaber, izozte eta hobariak proposatu dituzte.

Aipzea Oategi erdian, Maite Gartzia eta Eneko del Amorekin batera gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/07

Datorren urteko aurrekontua prestatzen ari da udala, eta horren harira, udal gobernu taldeak ordenantza fiskalak %2,6 eguneratzea proposatu du, egunko KPI Kontsumorako Prezioen Indizearekin lotuta. Gaur eguerdian egindako agerraldian eman dituzte xehetasunak, Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Ogasun zinegotziak eta Maite Gartzia alkateordeak.

Igoera egungo KPIaren araberakoa dela azaldu du alkateak, eta prezioen igoera orokor nabarmenari aurre egitea ahalbidetuko duela, “zerbitzu publikoak mantentzea eta prezioen igoera orokor nabarmenari aurre egitea ahalbidetuko du, fiskalitate justuago baterantz pausuak ematearekin batera”. Udal Gobernuak, oposizioko gainerako talde politikoei proposamena helarazi diela azaldu du, eta hilaren 31n egingo den plenoan aztertuko dutela gaia. Datorren urteko zerga politikak ezarriko dituen behin betiko onarpena urtearen bukaeran egin nahi dute.

Igoera bai, baina progresibitatea ere jasotzen du proposamenak, eta hori, prezio publiko gehienetan ezartzea, gainera. Gizarte erronka nagusietan, halaber, izozte eta hobariak proposatu dituzte. Hala, trantsizio ekologikoan, tokiko garapenean, etxebizitzan eta gizarte kohesioan eragina lukete izozte eta hobari horiek, “dagoeneko progresibitatea prezio publiko gehienetan aplikatzen da”, gaineratu du Otaegik.

Zehaztasunera ere jo du, eta hainbat arlori erreferentzia egin. Besteak beste, etxebizitzarako sarbidea errazteko neurriak aurreikusi dituzte 2025 urterako ordenantza fiskalen proposamen horretan: “Eremu tentsionatu izendatzeko aurkeztutako hiru urterako planean jaso bezala, zenbait neurri fiskal proposatzen dira, besteak beste, etxebizitza hutsak mobilizatzeko, dagoen etxebizitza parkea berroneratzeko, erabilera turistikoari mugak jartzeko, eta gazteen emantzipazioa sustatzeko”.

Hala etxebizitza hutsak mobilizatzeko, hobari “handiak” aplikatuko zaizkie Ondasun eta Higiezinen Zergan (OHZ) Eusko Jaurlaritzaren alokairu programetan sartzen diren etxe jabeei. Horrekin batera, OHZren errekargua ezarriko zaie eraikitako etxebizitzak mobilizatu ez dituzten enpresa sustatzaileei, baita ere, eraikinaren bereizketa horizontalik izan gabe ere, inor erroldatuta ez duten etxebizitzei.

Neurri gehiago ere aurreikusi dituzte proposamenean; EIOZ Eraikuntza, Instalazio eta Obnren gaineko Zerga izoztu egingo da, eta obrak egiteko bide publikoaren okupazio tasan —aldamioak, edukiontziak…— egoera indize bat sortuko da lehentasunezko berroneratze gisa identifikatutako hiri eremuak birgaitzen laguntzeko.

Etxebizitza turistikoak mugatzeko, gainera, OHZren errekargua ezarriko zaiela jakinarazi du Otaegik, eta etxebizitza turistikoak ekoizle handi gisa sailkatuko dira zaborren tasan. Etxebizitza turistikoen kopurua ez da esanguratsua udalerrian; alkateak berak emandako datuaren arabera, 15era ez dira heltzen une honetan.

Etxebizitzarako sarbidea zailenen duten kolektiboari begira ere iragarri dituzte neurriak egindako proposamen horretan. Hala, gazteen emantzipazioa sustatzeko, haiei begirako etxebizitzetan progresibitatea aplikatu nahi du udalak.

Tokiko garapena sustatu

Arlo estrategikoa da udalerriarentzat tokiko garapena, “hura sustatzeko neurri fiskalak aurreikusten dira”. Besteak beste, JEZ Jarduera Ekonomikoen Zerga izoztea establezimendu berriak irekitzeko eta ICIO Eraikitze, Instalazio eta Obren Gaineko Zergan hobariak handitzea Merkataritza, Ostalaritza eta lehen sektorearentzako obra eta instalazioetan aipatu ditu udal agintariak, besteak beste.

Trantsizio ekologikoari ere eman nahi diotela bultzada gaineratu du Otaegik. Esparru horretan,  hondakinen tasaren igoera da neurririk nabarmenena: “Igoera hori hondakinei buruzko lege esparru berriaren ondorioa da; izan ere, hiri hondakinak biltzeko sistema defizitarioa ez izatea eskatzen die legedi berriak udalei”. Gauzak horrela, etxeko hondakinen zergan %35eko igoera proposatu dute, egungo tasari 47,05 euro gehituz, “zerbitzuaren defizita %50 ingurukoa baita”, erantsi du alkateak.

Halaber, birziklapena bultzatzen jarraitzeko, %27ra arteko hobariak aplikatuko zaizkie urtean 40 irekiera baino gehiago egiten dituzten herritarrei, eta %10ekoak, 10 eta 39 irekiera artean egiten dituztenei.

Motordun Ibilgailuen tasan ere progresibitatea planteatzen du proposamenak, “potentziaren arabera, eta lurrak, betelanak, eta zabortegiak egokitzeko tasaren prezioa ere igoko da.

Gizarte kohesioa hobetu

Gizarte kohesioa hobetzeko urratsak egiten jarraitzea “erronka garrantzitsuen” egitekoen barruan kokatu du gobernu taldeak. Esparru horretan, tutoretzapeko etxebizitzetako eta aldi baterako bizitokietako zerbitzuen tasak izoztea proposatu du, baita etxez etxeko zerbitzuarena ere. Beste neurrien artean, Udal Euskaltegian doakotasuna bermatuko dute A1 eta A2 mailetan, eta kultur ekitaldietako hobariak ere gehitu dituzte proposamen horretan: Kultur txartela %25era, eta ordenantzan jasotako beste txartel batzuk %15era —gazteak, langabeak, 65 urtetik gorakoak…— “herritar guztiei kulturarako sarbidea errazteko”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.