Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Handia egin dute

Arrakasta handia izan du EMKE Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJak ondutako Disko Band ikuskizunak. Lekuona Fabrikaren Sorgunea lepo bete dute fusio berritzailearekin.

Emanaldiaren irudi bat. Publikoa dena emanda. Argazkia: Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/08

Asebete. Oso pozik eta hunkituta. Horrela azaldu dira Iker Rodriguez DJ errenteriarra eta Alain Aierdi EMKE Musika Bandaren zuzendaria. Larunbatean Disko Band fusio kontzertua egin zuten Lekuona Fabrikan, eta Sorgunea lepo beteta, balorazio ezin hobea egin dute emanalditik hiru egunera Rodriguezek berak eta Aierdik.

Emanaldia iragarri zuten une beretik aurreikus zitekeen handia izango zela prestatu zutena, musika bandak azken urte luzeetan abiatutako bidean ondutako esperimentu denak arrakastatsuak izan direlako; eta hau ere horrelakoa izan da, biribila, bikaina. Pozik esan du Aierdik, sinistuta dagoela ikusleen espektatibak gainditu dituela emanaldiak, “jendeak ez zuen espero larunbatean Lekuona Fabrikan aurkitu zuena, eta bertaratutako guztiek gozatu egin zuten banda orain arte inoiz ikusi gabeko erregistro eta fusio batean. Ikerrek [Rodriguez] 18:00etatik 20:00etara girotu zuen Lekuona Fabrika, dantzan jarri eta gure txanda iritsi zenerako giro itzela zegoen. Abeslariak ere, bikain aritu ziren “.

Atzean, lan handia, ordu eta orduetakoa, DJak egindako proposamenari bandak baiezkoa eman zionetik; izan ere, partituretako asko egokitu eta sortu behar izan ditu Aierdik ikuskizuna ontzeko. Merezi izan du, zalantzarik gabe,  erabat ase dituelako emaitzak alde guzti-guztiak. Lan handia izan dela aitortu du, baina zailena berriz, fusio berritzaileari formatu egokia ematea izan dela dio bandaren zuzendariak, “Lekuona Fabrikako tekniko lan taldeak lan ikaragarria egin du, ezin hobea”.

Iritzi berekoa da Rodriguez. Esker on hitzak baino ez ditu: “EMKE Musika Bandarentzat nire ametsa betetzen lagundu didalako”. 30 urte bete ditu DJak aurten musika munduan, eta aspaldi-aspalditik zuen ametsa bandarekin batera aritzea emanaldi batean, “izugarria izan da”. Eskerrak ere biek, Kultura departamentuari eta udalari emanaldia posible egiteko bitartekoak esku-eskura jartzeagatik.

Ikusleak ezinbestekoak dira, noski. Haiei ere egin diete aipamen musikariak eta DJak, “Lekuona Fabrika beteta ikustea ederra izan da”.

Emanaldia, bikaina: “Oraindik ere jendearen mezuak jasotzen ari naiz eskerrak emanez—esan du hunkituta Rodriguezek— eta bigarren Disko Band emanaldia antolatzeko eskatuz”. Aurten ez da halakorik izango, argi esan du hori Aierdik, baina etorkizunean, nork daki; aterik ez du itxi ez batak ez besteak.

Berritzaile eta ausarta

Urteak dira EMKE Musika Bandak bere burua berrasmatu eta proposamen berritzaile zein iraultzaileak egiten hastea erabaki zuenetik. 2014. urtean izan zen hori, “150 urte bete zituen bandak urte horretan, eta hausnarketa sakon baten ondorioz berrasmatzeko beharra ikusi”. Aierdik inoiz aipatu izan duen moduan, “konfort-zona” atzean utzi eta proposamen berriak josten saiatzen dira, “esentzia eta identitateari” iskin egin gabe, baina uneoro birsortzen, etengabe berrasmatzen, publiko guztiengana heltzeko. Oraingoa ere halakoa izan da, proposamen ausarta, berritzailea eta Euskal Herrian aitzindaria, Rodriguezek nabarmen jarri duen moduan.

Tardeoak ere berriak ziren Gipuzkoan, Rodriguezek antolatu zuen lehena. Horretan dabil egun, astean zehar egiten du beharra bizibide duen lana, eta asteburuetako eta jai egunetako boloak uztartzen ditu harekin, “berehala hasiko dut tardeo denboraldi berria Dessira tabernan egingo ditudan hilean behineko emanaldiekin, baita Donostian ere”. 30 urte bete berri dituenean musika munduan “gustuko” duena egiten jarraitzeko asmoa agerian utzi du errenteriarrak, ez du agur esateko asmorik, “egiten dudanarekin disfrutatzen eta jendeak ere gozatzen jarraitzen duen artean, honetan segituko dut”.

Hunkituta dago oraindik larunbateko emanaldiak emandakoarekin, “omenaldia egin nahi izan nion musika bandari eta Alaini [Aierdi] txapela eman nion bandaren ordezkari gisa. Ez nuena espero zen neuk omenaldia jasotzea emanaldia bukatutakoan, nire anaia oholtzara igo eta hitza hartzea. Ezta De Cyne Reynan antolatu zidaten sorpresa ere. Handia izan da”.

Handia egin zuten musika bandak eta Iker Rodriguez DJak, dena eman zuten oholtza gainean; dena eman zuten ikusleek ere dantzaleku bihurtutako Sorgunean. Handitasun horrek merezi du bigarren zati bat, ala?

Ondoko argazkiak, Dani Novas argazkilariak eginak dira.

Disko Band emanaldia egin dute muiska Bandak eta Iker Rodriguez DJak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.