Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik da
Azaroaren 11 arte izango da ordainketak egiteko borondatezko epea indarrean.
Jarduera ekonomikoen gainekoz erga ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Ordainketa egin behar dutenek, azaroaren 11 izango dute borondatez ordaintzeko azken eguna. Egun horretan egingo die udalak kobrantza ordainagiriak helbideratuta dituztenei.
Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, berriz, udaleko Zu! Arreta zerbitzuan egin ahalko dute, edota edozein entitate kolaboratzaileetan. Online egiteko aukera ere izango dute (egin klik hemen)