Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hemen da bigarren Muxikatua

Bertso musikatuen sariketaren bigarren ekitaldia prest du Piztu Lezok. Kanporaketak hilaren 18an eta 25ean izango dira, eta finala azaroaren 15ean.

Iazko saioetako batekoa da ondoko irudia. Piztu Lezo / Instagram
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/08

Hemen da Piztu Lezoren Muxikatua II. Bertso Sariketa. Iazkoak arrastoa utzi, eta aurten ere egitasmoarekin aurrera egitea erabaki dute. Bertso musikatuen sariketa da, “errima bihurriekin jolasean eta musikarekin dantzan” ariko dira bertan izango diren zortzi bertsolari eta musikariak, herriko eragilekoek adierazi dutenez. “Bertsoa herrira ekarri nahi dugu, egunerokoak ibili ohi garen tokietara, lezoar ororen belarrira”, zehaztu dute.

Hiru saio izango dira bigarren Muxikatuaren barruan. Lehen biak, launa bertsolarirekin, finalerdi traza izango dute. Hirugarren eta azkena finala da, aurreko bi saioetako bakoitzean hoberen aritu diren bi bertsolariekin. “Lagun giroko sariketa da, eta zerikusi gutxi izango du saio eta txapelketa serio eta lehiakorrekin”. Hala, bi kanporaketetako epaimahaiko kideak, publikoan izango direnak izango dira. Ikusleek demokrazia ariketa egingo dute haien ustez onenak izango direnen alde bozkatzeko. Finalean ere epaile lanak egingo dituzte ikus-entzuleek, haiek erabakiko dute bigarren txapela nori eman.

Kanporaketak hilaren 18an eta 25ean izango dira. Finala, berriz, azaroaren 15ean. Ondoko koadroan, saio guztien xehetasunak.

  • Lehen kanporaketa. Urriaren 18an (ostirala), 22:00etan, Tiñelu tabernan. Partaideak: Irantzu Idoate, Aissa Intxausti, Sarai Robles eta Eli Zaldua.
  • Bigarren kanporaketa. Urriaren 25ean (ostirala), 22:00etan, Ibai-Ondon. Partaideak: Maider Arregi, Andoni Rekondo, Aitor Tatiegi eta Maddi Ane Txoperena.
  • Finala. Azaroaren 15ean, Txerrimuñon. Bi kanporaketetan lehen bi postuetan gelditu direnek parte hartuko dute. Festa kutsuko saioa izango da.
  • Musikariak: saioetan, bertsoen lagungarri musika jartzen, ondokoak izango dira: Aner Euzkitze, Libe Goenaga eta Ander Garaiar.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.