Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Landa eremuko zuhaiztien mantenu egokia eskatu dute

Adar eta zuhaitzen erorketa maiz gertatzen dela esan dute Zamalbide-Aldura inguruan, eta neurriak eskatu erakunde eskudunei irtenbide egoki bat aurkitzeko.

Bizilagun bat bide publikora eroritako zuhaitz bat motozerrarekin mozten Alduran, bidea libre uzteko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/14

Kirk ekaitz gogorraren ondorioak pairatu zituzten hainbat herritarrek joan den astean. Hirigunean hainbat etxadi argirik gabe gelditu ziren adar bat argindar kablearen gainera erorita. Kalteak hirigunean, baita Errenteria-Oreretako landa eremuan ere. Zamalbide-Alduran bizi den Patxi Azpiazuk hala azaldu du, eta kezka azaldu du herritarrak Zamalbide-Aldura inguruan bizi direnen egoerarekin, “Kirk ekaitzak kalteak eragin ditu, baina urteak daramagu zuhaitzen eta adarren erorketen ondorioak pairatzen”.

Egoera horren atzean, “mantenu falta” eta “azpiegitura eskasa” jarri ditu Azpiazuk: “Adar eta zuhaitzen erorketa maiz gertatzen da gure inguruan, gure segurtasuna arriskuan jarriz, eta elektrizitatea bezalako oinarrizko zerbitzuak kaltetuz”.

Erakunde eskudunei “hainbat eskaera” egin dizkietela erantsi du bizilagunak, “egoera, baina, ez da hobetu. Peritu batek egindako txosten batek eta epai batek erakutsi dute, gainera, zuhaiztien mantenuan arduragabekeria izan dela”. Berak bizitutakoari erreparatu dio, bestalde, eta 2019an udal jabetzarena zen zuhaitz bat bere jabetzaren gainera erori zela eta haren iturburua “larri” kaltetu, “uraren hornidura arriskuan jarri zidan gertaerak. Gestioak egin baditut ere, ez dit inork irtenbiderik eman”.

Azpiazuren hitzetan ez da “onargarria” landa eremuko herritarrek bizi duten egoera hori, “gure oinarrizko eskubideak urratzen ditu”. Hori horrela, eskaera zehatza egin die ardura duten instituzioei bizilagunak, “landa eremuan bizi garen herritarron segurtasuna berma dezaten neurri bereziak har ditzala eskatzen diet”. Besteak beste zuhaitzak kimatu, zuhaitz eta adarren erorketek eragindako kalteak konpondu eta bere kasuan, edateko uraren hornidura bermatzea.

Ondoko argazkiak Patxi Azpiazuk bidaliotakoak dira. Kirk ekaitzak eragindako kalteen ondorioz, eroritako zuhaitzak mozten aritu dira bizilagunak bideak garbitzeko.

Zamalbide-Alduran eroritako zuhaitz eta adarrak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.