Musika ikastaroak prest ditu Tomas Garbizuk
Musika tresnetan aukera zabala du Lezoko musika eskolak. Izen emate epea hilaren 21ean zabalduko dute.
2024-205 ikasturterako ikastaroak prest ditu Tomas Garbizu Musika Eskolak. Horietan izena emateko epea hilaren 21ean (astelehena) zabalduko dute, eta hamar egunez (hilaren 31ra arte) izango da zabalik. Hori egiteko musika eskolara joan behar dute interesdunek, epe horren barruan, arratsaldez (16:30etik 20:00etara).
Musika tresnetan trebatzeko ikastaroak dira eskaintza horren zati handi bat. Hala, honako instrumentuetan hasteko edo sakontzeko aukera emango du herriko musika eskolak trikitia, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, akordeoia, tronpeta, gitarra, ukelelea, baxu elektrikoa, bateria, atabala, bonbardinoa, txalaparta, dultzaina, alboka eta panderoa.
Instrumentuetan trebatzeaz gain, horiek taldean erabiltzeko aukera ere badago ikastaroen barruan. Hala, talde instrumentaletan (konboak, folk, edo rock taldeak) edo ganbera musikan hasteko beta dago. Gainera, helduentzat musika hezkuntza aukera dago (75 urtetik gorakoentzat), nahiz musika hekzuntza goiztiarra ere (1-3 urte bitarteko haurrentzat).
Eskaintzaren gaineko zalantzak dituztenek, edo informazio gehiago nahi dutenek, musika eskolako 943 52 99 99 telefono zenbakira dei dezakete, baita haien posta elektronikora idatzi ere.