Astebete atzeratu dute inauteri batzordearen lehen bilera
Gaur egitekoak ziren bilera, baina hilaren 23ra aldatu dute.
Inauteri herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko asmoarekin Inauterietako batzordea osatuko dela jakinarazi du udalak. Hori horrela, gaurko deitua zuen bilera, baina jakinarazi berri du atzeratu egin dela bilera hori astebetez. Gaur zortzi izango da, hilaren 23an, Merkatuzarren, 18:30ean.
Udalak herriko talde, elkarte, eragile, konpartsa eta norbanakoak deitu ditu bilera horretan parte hartzera.
Inauteriak 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 4ra egingo dituzte.