Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Bi plaza berri, Beraun kalean

Proiektu horretako mugarri garrantzitsuenetako bat zen 5 eta 15 zenbakien artean bi plaza berri sortzea, eta gaur zabaldu dituzte ofizialki, Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta bizilagunek.

Beraungo plaza berriak ireki dituzte.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/18

Aurrera doa Beraun kalearen berroneratzea. Proiektu horretako mugarri garrantzitsuenetako bat zen 5 eta 15 zenbakien artean bi plaza berri sortzea, eta gaur zabaldu dituzte ofizialki, Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta bizilagunek. Lanak bukatuta 1.500 metro koadrotik gorako egonlekuaz gozatu ahal izango dute, 0-3 urte arteko haurrentzako jolas eremu berriarekin, eta bertako landareriarekin. Esku hartze horrekin hiri espazio bat erabat eraldatu dute, bizigarriagoa izan dadin.

Bizilagunak “pozik” agertu dira emaitzarekin. Zamalanetarako espazioa egokitzea falta dela esana du Aizpea Otaegi alkateak, “zamalanetarako, erosketak  eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonak atarietatik gertuago jaitsi ahal izateko eremua egokitzea falta da, eta aurreikusia dago egitea”.

“Egindako lanek eta sortutako espazio berriak, bizia eman dio inguru guztiari” esan dute bizilagunek, asebete, “balkoira aterata autoen kea zuzen-zuzenean irentsi dugu orain arte, balkoi azpian genituelako aparkalekuak, orain parkea eta egoteko espazioa ditugu. Berroneratzea oso ona izan da, eta ikaragarria da haurrek bere espazioa izatea hemen. Asko irabazi du eremuak”.

Zamalanetarako espazioa jartzearekin batera, berdeguneetan ere arbolak jarriko ditu udalak, gereziondoak zehazki-. Azaroan izango dela hori azaldu du alkateak, “orduan delako garai egokia landaketarako”.

Udalak 854.397 euroko inbertsioa egin du.

Hiru fasetan egindako berroneratzea

2022 urte amaieran hasi zituen kale hori biziberritzeko lanak udalak, hiru fasetan planifikatuta. Lehenengo fasean 63 ibilgailurentzako aparkaleku berria sortu zuen udalak, Pontikako aparkaleku berriaren osagarri, “horri esker plazak sortu ahal izan ziren. Txakurrentzako parkea ere birkokatu da, eta gune berde bat libratu eta egokitu. Horri esker, eremu horretan ere haurrentzako eta adinekoentzat jolasak jarri ahal izango dira”.

Pontikaren ondoan aparkalekua egin ondoren, kalearen beheko aldea urbanitzatu du udalak, eta herriko bidegorri sarea ere handitu da. Halaber, lehen fasean, saneamendu eta euri uren sarean  esku hartze garrantzitsuak egin ditu udalak Otaegik azaldu duenez.

Bigarren fasean gaur zabaldutako bi plazez gain, autobidearen azpiko tunelean ere  esku hartu du udalak, “seguruagoa eta ibilgarriagoa izan dadin”.

Hirugarren eta azken fasea gelditzen da orain lanak bukatzeko, eta horren barruan, irisgarritasuna hobetzeko beharrezko lanak egingo dituzte kale osoan, “espaloiei jarraitasuna emanez eta handituz, eta ibilgailuen abiadura murrizteko neurriak hartu oinezkoen mugikortasuna seguruagoa izan dadin”.

Lan horiek esleipen fasean daude, eta urte amaieran hastea aurreikusi dute udal ordezkariek.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.