Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Izaera amateurra, baina emaitza profesionala

Antzerki talde amateurren jardunaldiak egingo dituzte Lezon hilaren 25etik 27ra. Lau emanaldi izango dira, baita gogoetarako saio bat ere. Konpainia txikien lanari balioa eman nahi diote.

San Pedroko Aleka taldekoen saioa hilaren 26an izango da. Argazkia: Aleka.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/18

Antzerki Ametsetan izenburupean antzerki talde amateurren jardunaldiak egingo dituzte Lezon hilaren 25etik 27ra. Lau antzerki saiok osatzen dute topagunearen mamia (ondoko koadroan daude), baina gogoetarako astia ere izanen da. Jardunaldien antolaketan dabilen Lierni Fresneda Orratx! Antzerki Taldeko kideak adierazi duenez, hausnarketa nahia ez da berria: «Euskal Herriko herri txiki askotan, talde amateurrak daude. Sare handi bat dago. Sorkuntzez gain, beste hainbat jarduera antolatzen ditugu: haurrentzako tailerrak, jaialdiak, ikerketa historikoa egiten dira horiek antzerkira eramateko, itzulpenak… Finean, herri kultura elikatzen dugu».

Euskal Herriko kulturaren munduan talde amateurrak ikusarazteko neurriak hartu behar direla uste du Fresnedak. Bide horretan, tokian tokiko taldeek euren herrietan egiten dituzten emanaldiez gain, kanpora ateratzeko aukerak nahi dituzte, «gure leku txiki hori hartu nahi dugu zirkuituak zabalduz». Horregatik antolatu dituzte herriko jardunaldiak: «Errealitate asko daude talde amateurretan. Baina baditugu batzen gaituzten gaiak. Hori paperaren gainean jarri nahi dugu».

Fresnedak aipatu du Orratx! Lezon entzuna sentitzen dela. Besteak beste, udalaren laguntza dutelako. «Baina beste herri batzuetan ez da hori gertatzen. Gure lanari, orokorrean, balioa eman nahi diogu. Talde asko ilusio handiarekin ari dira lanean, baina egoera prekarioan».

Antzerkia, errotua
Urtaro bakoitzeko udalaren kultur programazioaren barruan asko dira antzerki obrak. Berriki, gainera, Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketa egin da herrian. Orratx! ere osasun onean da. Horri lotuta, Fresnedak penaz aipatu du haur eta gazteen taldeetan izena emandako hainbatek ez dutela plazarik lortu, toki faltagatik: «Sei haur gelditu dira kanpoan. Badaude oraindik ere herri mailan gauzak lantzeko. Udalaren laguntza badugu, baina laguntza handiagoarekin, askoz gehiago egin genezake. Ideia asko ditugu, eta potentzial handia dago Lezon». 

Jardunaldien. barruko saioetara gerturatzeko eskatu die herritarrei Orratx!-ekoak. Dibertsioa eta gozamena ziurtatu ditu. «Proposamen oso ezberdin, dibertigarri eta interesgarriak ikusiko ditugu. Antzeki amateurra ere kalitate handikoa dela ikusiko da». Gainera, herrira etorriko diren taldeetan emakume asko daudela azaldu du, «hiru egun eder izango dira».

Antzerki Ametsetan

Hilak 25, ostirala

  • 19:30: Donostiako Zurriola antzerki taldearen Bernarda klownaren etxea, Gezala Auditoriumean.

Hilak 26, larunbata

  • 11:30: Antzerki jardunaldietan dauden taldeen arteko mahai-ingurua, Gezala Auditoriumean.
  • 19:30: Pasai San Pedroko Aleka antzerki taldearen Koltxoi azpian, Gezala Auditoriumean.

Hilak 27, igandea

  • 19:30: Durangoko Karrika antzerki taldearen Badator… etorriko da?, Gezala Auditoriumean.
  • Ondoren: Debako Goaz antzerki taldearen Lotura basatiak, Gezala Auditoriumean.

Sarrerak

  • Emanaldi bakoitzerako sarrera, 5 euro.
  • Emanaldi guztietarako bonua, 10 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.