Lagunarteko txapelketaren bigarrena antolatu du Oarso Boleik
Eguerditik arratsaldera egingo dituzte partidak, 13:30ean hasita Oarso, Ostadar, Harresi eta Aiztondok.
Lagunarteko txapelketa antolatu du Oarso Boleik larunbaterako, bigarrenez. Berungo pilotalekuak hartuko ditu partida guztiak, eta haur, eta gazte mailako taldeak ariko dira lehian.
Hiru txandatan jokatuko dituzte partidak. Hala, 13:30ean bi partida jokatuko dituzte aldi berean. Haur Mailan Oarso Urdina taldea Ostadar taldearen kontra ariko da; eta Gazte Mailako Oarso Gorria eta Aiztondoren kontra.
Bi ordu geroago, 15:30ean Gazte mailako Oarso Urdina eta Harresi arko dira leihan.
Azken partidak 17:30ean hasiko dituzte, eta horietan, Haurren Oarso Urdina eta Harresi ariko dira aurrez aurre, eta Gazte Mailako Oarso Gorria eta Harresi..
Oarso Bolei taldeak herritar guztiak animatu ditu Beraungo frontoira gerturatu eta boleibolarekin zuzen-zuzenean gozatzera.