Zirkuitua txiki utziko du Iñigo Iglesiasek
Super Sport Munduko Txapelketaren azken proba jokatuko da asteburuan Jerezko (Andaluzia, Espainia) Angel Nieto Zirkuituan.
Txapelketaren azken bi lasterketak jokatuko ditu asteburuan Iñigo Iglesias Iñi 58 pilotu errenteriarrak. Animaturik eta “baikor” dela Iglesias esan dute haren ingurukoek txapelketa bukatzeko bi lasterketen faltan: “Bai bera baita taldea ere jakitun da azken segundoraino borrokatu beharra dagoela puntuak lortzeko, ahal dela irabazi, eta sailkapen taularen gorenean izateko”.
Borrokatzeko prest da errenteriarra, pista txiki utzi eta dena emateko, “baita zaleei emozioa emateko ere”.
Indonesiako Mahendrak eta Herbeheretako Venemanek euren postuak defendatzera aterako direla aurreikusi daiteke, “lehia handia espero dugu [Iglesias] eta haien artean lehen postua egiteko,; izan ere, edozer gerta daiteke une honetan duten puntu diferentziarekin”.