Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerki Ametsetan, talde amateurrei gorazarre egiteko

Antzerki topaketa hilaren 25etik 27ra izango da, Gezala Auditoriumean. Orotara, lau emanaldiz osatutako programazioa eraiki dute.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/10/21

Lezok gorazarre egingo die Euskal Herriko antzerki talde amateurrei, udalak eta Orratx! antzerki taldeak Antzerki Ametsetan jardunaldiak antolatu baitituzte. Orotara, lau emanaldiz osatutako programazioa josi dute, eta gaur goizean aurkeztu dituzte zikloaren xehetasunak Jon Legorburu Kultura zinegotziak, Xanti Val Kultura teknikariak eta Orratx!-eko Lierni Fresnedok eta Edurne Agirrezabalak. Ikuskizun horiek hilaren 25etik 27ra izango dira, den-denak Gezala Auditoriumean. Emanaldi bakoitzeko sarrerek 5 euroko prezioa dute. Ikuskizun guztietarako bonu bat ere kaleratu dute, 10 euroan.

Legorburuk adierazi du Lezorentzat “oso garrantzitsua” dela Orratx! bezalako talde bat izatea, eta antzerki amateurrari ahotsa ematea eta oholtza bat eskaintzea. Orratx!-en lanetik abiatuta, Kultura zinegotziak inguruko herriak animatu ditu antzerki amateurrean murgiltzeko eta berau herriz herri bultzatzeko. Fresnedok zehaztu du Orratx!-entzat “garrantzitsua” dela talde amateurrak programazioan sartzea: “Ez da ohikoa, zailtasun handiak izaten ditugu beste herrietara joateko. Zirkuitu hau oso garrantzitsua da guretzat, eskertuak gaude honi hasiera emango zaiolako”.

Val ildo beretik mintzatu da, eta baietsi du bere bizibidea antzerkitik ateratzen ez duten, baina antzerkiari ordu eta gogo asko ematen dieten taldeei espazio bat ematea garrantzitsua dela. Euskal Herrian antzerki talde amateur mordoa dagoela nabarmendu du Kultura teknikariak; Lezon lau izango dira. Lezon izango diren talde horiek, gainera, ezaugarri komun bat dutela jakinarazi du Valek: antzezlan guztiak euskaraz izango dira, eta euskaraz egitea da haien helburua.

Antzerki emanaldiez gain, antzerki jardunaldietan dauden taldeen inguruan hausnartuko dute hilaren 26an Gezala Auditoriumean, 11:30ean. Fresnedok azaldu du 25-30 pertsona bilduko direla, eta talde amateurren inguruan hausnartuko dute: zein behar dituzten, zein oztopo, nola bultzatu talde amateurren jarduna…

Horrez gain, bi aldagai nabarmendu ditu Orratx!-eko kideak. Alde batetik, antzerki taldeetara geroz eta jende gazte gehiago gerturatzen dela adierazi du. Bestetik, sorkuntza prozesuez gain, bestelako jarduerak ere egiten dituztela esan du; hala nola, haur eta gazteei begirako taldeak, antzerki topaketak, lehiaketak, hausnarketak edo itzulpenak. Aldi berean, antzerkia herritarrei gerturatzeko “lan handia” egiten dutela nabarmendu du: “Guretzat plazer bat da Lezon lanean egotea. Babestuak sentitzen gara talde bezala. Hori garrantzitsua da talde bezala ilusioz aurrera egiteko.

Azkenik, udal ordezkariek eta Orratx!-eko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte Gezala Auditoriumera gerturatzea antzerkiaz gozatzeko.

 

Antzerki Ametsetan

Hilak 25, ostirala

  • 19:30: Donostiako Zurriola antzerki taldearen Bernarda klownaren etxea, Gezala Auditoriumean.

Hilak 26, larunbata

  • 11:30: Antzerki jardunaldietan dauden taldeen arteko mahai-ingurua, Gezala Auditoriumean.
  • 19:30: Pasai San Pedroko Aleka antzerki taldearen Koltxoi azpian, Gezala Auditoriumean.

Hilak 27, igandea

  • 19:30: Durangoko Karrika antzerki taldearen Badator… etorriko da?, Gezala Auditoriumean.
  • Ondoren: Debako Goaz antzerki taldearen Lotura basatiak, Gezala Auditoriumean.

Sarrerak

  • Emanaldi bakoitzerako sarrera, 5 euro.
  • Emanaldi guztietarako bonua, 10 euro.
Erlazionatutako edukiaIzaera amateurra, baina emaitza profesionala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.