Goiatz Labandibarren Zoo liburua, zilarrezkoa
Gipuzkoako Liburu Denden Elkartearen Zilarrezko Euskadiko saria irabazi du oiartzuarrak
Goiatz Labandibarren Zoo lanak, Euskadiko irabazi du Zilarrezko Euskadi Saria. Apirilean aurkeztu zuen ipuin liburua oiartzuarrak. Hamabi istorioz osatutako liburua da, eta kanpinetan elkartzen den “faunaren” gainean mintzo da bertan.
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak ematen du sari hori urtero, eta banaketa, hilaren 30ean izango da Donostiako Elkar liburu denean. Labandibarrek idazketa arin eta hurbila erabili duela eleberrian nabarmendu du epaimahaiak: “Prosa errealista eta eraginkorra da, euskal narratiba berrian kokatu beharrekoa”.