Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Genozidioa eteteko eskatu dute

Gaza erdigunera ekarri zuten atzo Euskal Herriko 178 herritako plazetan. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan hamarka herritar bildu ziren genozidioa salatzeko.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/22

Gaza erdigunera ekarri zuten atzo Euskal Herriko 178 herritako plazetan. Israelek Palestinaren aurka inoizko erasorik bortitzena hasi zuenetik urtebetera, 43.000 palestinarretik gora hil ditu eta Gazako azpiegituren %70 suntsitu du Israelgo armadak. Urtebete joan da, eta genozidioak ez du etenik.

Hura gelditzeko eskatu zuten hamarka herritarrek Errenteria-Oreretako Herriko Plazan Genozidioa gelditu. Bakea, justizia, itxaropena leloa zuen pankartaren atzean. Milaka kilometrora, Gazara begira jarri dira adineko, gazte eta haurrak, haien mina bertakoen oinazea dela esateko, mendebaldeari duen ardura har dezan exijitzeko, ezikusiarena egiteari utz diezaiotela galdegiteko, Palestinako Estatua aitortuta su etena eta negoziazioa zabaltzea eta garbiketa etnikoa gelditzeko esateko.

Elkarretaratze bukaeran irakurri zuten Leire Vargas bertsolari, idazle eta itzultzaile durangarraren olerkiak gordin azaldu zuen Palestina, gordin mendebaldearen indiferentzia, eta letra larriz aipatu genozidioa eta hura gelditu beharra.

Arratsaldeko elkarretaratzeaz gain, goizean ikastetxeetan eta enpresetan egin zituzten elkarretaratzeak Palestinaren alde. Albiste bukaeran, Orereta Ikastolak eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak zabaldutako elkarretaratzeen irudiak, arratsaldeko protestaren beste batzuekin batera.

Ondokoa, Vargasek atzoko elkarretaratzeetan irakurtzeko sortutako olerkia osorik.

Zelan egin berba herri bati

non gosariko janak bonba usaina duen egunero gosaritarako bonbak ez diren ezer baldin bada

batere.
Herri bati
non heriotza arnasaldi artean den gertatzen,

hala esan dit Mohammed El-Kurdek, nik heriotzaz ez baitakit ezer.

Nik ez dakit ezer

hemen nire gela aratzean nire aulki erosoan

hemen Gernikaren herrian
gure herri kolonizatu eta inoiz kolonizatzaile eta berdin

mendebaldarrean milaka kilometrotara kafea eta ehun goxoak

haurren bat jolasean auto bat pasatzean besterik ez da entzuten entzungor egin dezaket
zergatik da hain erraza entzungor egitea?

Genozidio bat
milaka kilometrora ere entzun beharko litzateke. Nik ez dakit ezer.

Baina gogoan dut andre ileurdin bat Parisko manifestazio jendetsuan

zelan etorri zitzaidan esku arteko kartelak zer ote zioen galdetzen Palestinako genozidioa euskaraz idatzita egonagatik nahiko unibertsala ez balitz lez

zer eta esateko

ez da genozidioa

ez da genozidioa zioen
ez ozeanoaz bestaldeko politikari batek

ez ozta-ozta ulertzen ditudan hizkuntzetan idatzitako komunikabideek
baizik eta une hartan nire parean emakume ileurdin batek

eta zelan ez dela genozidioa
zelan ezetz errefuxiatu-guneak ari direnean bonbardatzen
euren gorputzaz gain dena kendu dioten – euren gorputza baino ez duten pertsonak direnean jo-puntua
eta gorputza ere ari zaienean ahitzen gosea, polioa eta hepatitisa

euren gorputza Gazako lurraren fruitua delako
gorputz oro gorpu izan arte ez dutelako lurperatuko Palestina eta zelan ez da hori izango
genozidioa

24 orduko epea etxetik alde egiteko

norabait edonora joan zaitez alde hemendik zure lurra ez da zure lurra

elikagaiz betetako kamioietara oldean hurbildutako herritar sarraskituak

elikagai bila oldean oldean sarraskituak herritarrak helduak umeak herritarrak zibilak
tankeen kontra harriak

lurra defendatzeko lurra bera ez dagoenean besterik

sarraskia gosetea tortura
alez ale gure hiztegian txertatzen goazen zentzugabekeriak harik eta gure zentzuzko egunerokotasun normalean paisaiako elementua diren arte
urrutiko paisaia zarata gabea

eta galdetu nahi dut zelan heldu garen honaino
baina bada azalpenik
80 urtetako historia koloniala eta bost bat mende aurretik gutxi batzuen aberastasuna askoren minaren lepotik

mendebaldea ekialdeaz bazkatzen beste behin
eta zergatik ez
zertan eztabaidatu egingo genukeen moduan joko- zelaia malkar bat ez balitz

malkarra da

Estatu Batuek betatu badezakete nazioarteko justiziak epaitua

zer da Nazio Batuen Erakundea
zer Nazioarteko Zigor Auzitegia
onartzen bada nazioarteko legea
(bere horretan luze eman genezakeena kritikatzen)

gutxiengo boteretsuenek nahieran oker dezaten
eta onartu diodanean esan nahi dut jarraitzen dugula egunero ordu berean jaikitzen ogia erosten
lanera joaten poteak hartzen
normala balitz lez

eta ez dakit normala den honezkero ez dakit normala definitzen baina noski badela logikoa
kolonialismo neoliberalaren ondorio guztiz zentzuduna zentzugabekeria hutsa den arren

sarraskia den arren genozidioa

logikoa
eta nola geldiarazi ez badugu logika hori iraultzen?

20 urtean 40 urtean

ez dakit non egongo garen
seguruenik biziko gara oraindik ere eliteei gure existentzia errentagarri bazaie
edo aldatu badugu zeozer

jaiotzen eta jaiotzear daudenek genozidioari pentsaezina iritziko ote diote
galdetuko ei dute

zelan gertatu ote zen
zelan utzi ote zuten hori gertatzerik zelan utzi ote genuen
zelan ari ote gara uzten

ikasiko al dugu?
Zergatik ez dugu honezkero ikasi?
Beti da beranduegi
eta horrexegatik
hau da unea.

 

Palestinaren aldeko elkarretaratzea atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.




Palestinaren alde atzo arratsaldean Herriko Plazan, eta Orereta Ikastolan zein Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean eguerdian.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.