Abesbatzen Nazioarteko Jardunaldian ariko da Dizdizka
Landarbasoko Dizdizka abesbatzak Aragoin (Espainia) egingo dituzten jardunaldietako lehen kontzertua eskainiko du.
Landarbasoko Dizdizka abesbatzak Aragoiko Abesbatzen Nazioarteko XLIII. jardunaldietan hartuko du parte asteburuan. Datorren larunbata eta igandean egingo dituzte jardunaldi horiek, eta gainera, igandean egingo duten jardunaldiaren lehenengo kontzertua errenteriarren eskutik helduko da.
Xabier Sarasola konpositore ezagunaren zuzendaritzapean, ikastaroan parte hartuko dutenei, abesbatzarekin errepertorio zabal batean lan egiteko aukera eskainiko zaie abesti sakroetatik hasi eta konposizio esperimentaletaraino. Jardunaldietako prestakuntza prozesuan berebiziko garrantzia izango duela Dizdizkak azaldu dute abesbatzaren arduradunek abesbatza pilotu gisa, “eta etorkizuneko zuzendariei beren trebetasunak lantzeko eta hobetzeko aukera emango die, Sarasolaren begiradapean. Dinamika interpretazio musikala aberasteko baliagarria izango da”.
Igandekoa, emanaldi “ahaztezina” izango dela azaldu dute ikus-entzuleentzat.