Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beltzetan beltzena izango da

Gau Beltza antolatu du aurten ere Orereta Ikastolak. Ez da bakarrik aritu, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du herriko txokoak beldurrez beteko dituen festa.

Iazko gau beltzaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/23

Gau Beltza antolatu du aurten ere Orereta Ikastolak. Ez da bakarrik aritu, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du herriko txokoak beldurrez beteko dituen festa: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Amulleta Danborraren Kofradia, Ereintza Dantza taldea, Herri Arte Eskola, Urdaburu Mendizale elkartea,  Xenpelar AEK, eta Gaztañoko auzo elkartea. Iazko sareari eutsi dio aurtengo antolaketarako berriro.

Hilaren 31n, ostegunarekin, egingo dute Gau Beltza, eta herritar orori egin diote gonbidapena parte hartzeko.  Horretarako hainbat modu proposatu ditu Orereta Ikastolak. Kalabazaren bidea eginez. Horretarako etxeko trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta joateko eskatu dute ahal dela. Kalabaza pastela egitea da beste aukera parte hartzeko. Horiek 19:00etan jasoko dituzte Agirre Lehendakariaren plazan eta bidearen amaieran jango dituzte elkarrekin.

Beldurrak paper batean idaztea da beste aukera, festaren amaieran Izuen Eltzean erretzeko. Etxea eta ingurua apaintzea ere balekoa da; kalabazekin, kriseiluekin, oihal zuriekin. Azkenik, ingurukoak festan parte hartzera gonbidatzea da beste aukera.

Kalabazaren bidea

Santa Klara kaletik abiatuko da 19:30ean Kalabazaren Bidea, eta herriko hainbat kale zeharkatuta, ordubetera Agirre Lehendakariaren plazan bukatuko da sorpresaz betetako bidea. Kalabazaren gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzaz zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean egingo dute, mozorrotuta, uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea.

Ibilbidean zehar hainbat ikuskizun egingo dituzte; Agirre Lehendakariaren plazan ere egingo dituzte, eta horiek bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin Beldurraren Eltzean izuak erre eta kalabaza pastelak jan bitartean bukatuko da festa.

Beldurrezko mikroipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa

Seigarrenez, Beldurrezko mikroipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu dute Gau Beltza eta Euskararen Eguna (abenduak 3) lotzeko. Errenteria-Oreretako DBHko ikasleek eta 16 urtetik gorako beste edozein herritarrek ere parte har dezake. Lanak, abenduaren 3ra arte aurkezteko aukera izango da, eta irabazleen izenak, San Tomas-Neguko Solstizio egunaren bezperan, abenduaren 2oan, jakinaraziko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.