Gasteiz eta Iruñeko LGTBI+ behatokien esperientzia, bertatik bertara
Mahai ingurua antolatu du udalak Gasteiz eta Iruñeko LGTBI+ behatokien lana ezagutzeko hurrengo asteazkenean.
Gasteiz eta Iruñeko LGTBI+ Behatokien lana ezagutzeko mahai ingurua antolatu du errenteriako Udalak. Hilaren 30ean izango da Reina aretoan, 18:00etan. 2023-2027 Agintaldi Planean jasoa du udalak LGTBI+ pertsonen diskriminazio egoeren behatokia sortzea. Datorren asteko mahai ingurua bide horretan udalak eta LGTBI+ Politiken Aholku Batzordeak bide horretan egingo duten lehen urratsa izango da.
Homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra egitea dute helburu Gasteiz eta Iruñeko LGTBI+ Behatokiek, eta haien ordezkari izango dira mahai inguruan Amets Martinez de Heredita Ikusgunetik, eta Zaloa Basabe Iruñeko Berdintasun zinegotzia Vanesa Egiluz Basabe Berdintasun teknikaria.
Besteak beste, behatokien zeregina izango dute hizketagai, baita antolaketa ereduak eta behatokien beharra ere.