Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zorizko eta apustuzko jokorik gabeko egunaren harira, hitzaldia

Joko-nahasmenduaren gainean ariko dira hilaren 29an—asteartea— Ekintza Bibe elkarteko psikologoak, ezkutuko adikzioa argitara atera asmoz.

Gero eta gazteagoak dira jokoaren desoreka dutenak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/24

Gero eta gazteagoak dira zorizko eta apustuzko jokoaren amaraunean erori eta haiekiko menpekotasuna garatzen dutenak. Hilaren 29an izango da Zorizko eta Apustuzko Jokorik Gabeko Eguna, eta horren harira hitzaldia antolatu du Ekintza Bibe elkarteak. Gipuzkoa du eragin gunea Errenteria-Oreretako Alaberga auzoko 59. zenbakian egoitza duen elkarteak.

Argigarria da erabat antolatu duen hitzaldiaren goiburua: SOS Zorizko joko eta apustuekiko mendekotasuna etxean sartu da. Zer egin dezakegu? Horixe helburua, behin arazoa identifikatuta, ludopatia edota joko nahasmenduari erantzuteko dauden bitartekoak eta moduak herritarren eskura jartzea. Horretan ariko dira elkarteko bi psikologoak astearteko hitzaldian, egunerokotasun betea duen arazoaren gaineko kontzientzia soziala sortzeko.

Ausazko jokoa aurrez aurre egin daiteke horretara bideratutako lokaletan eta ostalaritza establezimenduetan, baita online ere; azken hori astean zazpi egunez eta 24 orduz egin gainera, eskuko telefonoaren bidez.

Ekintza Bibe elkarteko arduradunek, ezkutuko adikzioaren berri ematea behar-beharrezkoa den zalantzarik ez dute: “baita menpekotasun horrek jota dabiltzanek eskura dituzten aukera terauoetikoen berri zabaltzea ere. Joko nahasmenduaren tratamenduan ibilbide luzekoa da gure elkartea”.  Eguneroko jardunean jasotzen dituzte kezka handiz deitzen duten senideek, edota posta elektroniko bidezko mezuak, “ezustean zor ekonomiko baten berri jasotzen dutenean pizten dira alarma guztiak. Era berean, errealitate mingarria deskubritzeak, euren senidearen portaera eta aldarte aldakorra ulertzen laguntzen die”.

Antolatu duten hitzaldiak zalantzak “uxatzeko” eta “gertutasun eta itxaropen” giroa sortzeko baliagarria izango dela nabarmendu du Ekintza Bibek, “familiarentzat mendekotasun psikologiko bai heltzeak dakarren zailtasunaren aurrean, informazioa gakoa da, eta oso garrantzitsua da ginera, hori hurbiltasun testuinguru batean egitea”.

Hitzaldia 18:00etan hasiko da Reina aretoan eta gaiarekin kezka duten herritar guztiak deitu dituzte bertaratzera: “Hitzaldian edukian azaldu eta gero, solasaldia zabalduko dugu adikzio psikologikoaren gakoez hitz egiteko espazio bat sortzeko”.

Honakoak dira Ekintza Bibe elkartearen telefono zenbakiak: 943 34 02 02 eta 682 51 62 98.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.