Hondarribia, biztanleko errenta altuena duen herria Gipuzkoan
Arama gainditu, eta Hondarribia da herrialdean biztanleko errentarik handiena duen udalerria, urteko 22.209 eurorekin 2022an. Gaur eman ditu datuok INEk.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) eman dituen azken datuen arabera, 2022aren bukaeran Hondarribia zen biztanleko batez bestekoan errenta altuena zuen udalerria Gipuzkoan. Biztanle bakoitzeko 22.209 eurokoa zen errenta hori batez beste. Hego Euskal Herriko herrian artean, ordea, bigarrena da Hondarribia Getxoren atzetik; Bizkaiko herriaren pertsonako errenta 22.802 eurokoa izen zen 2022an batez beste. INEren azken datu berrienak urte hartakoak dira, gaur eman ditu.
2022ra arte, Arama zen Gipuzkoako batez besteko altuena zuena. Goierriko herria herrialdeko bigarren da orain sailkapen horretan, 21.723 euroko errentarekin.
Hondarribiak, Irunekiko eta Oarsoaldeko herriekiko duen aldera oso nabaria da. Adibidez, Irungo batez besteko errenta 15.676 eurokoa da, eta Oarsoaldeko herri guztiak 15.000 eta 18.000 euroen artean daude. Datuetan arakatuz, Pasaiak Gipuzkoako hirugarren errenta baxuena du (15.066 eurokoa) soilik atzetik Ikaztegieta (14.745 euro) eta Gaztelu (15.001) dituelarik.
Honakoa da, betiere INEk jasoak dituen datuen arabera, Bidasoko, Oarsoaldeko eta Gipuzkoako nahiz Nafarroako (Oarso Bidasoarekin mugan daudenak) hainbat herritako biztanleek dituzten urteko errenten zerrenda:
- Hondarribia: 22.209 euro biztanleko.
- Donostia: 20.954 euro.
- Zarautz: 19.194 euro.
- Arrasate: 18.188 euro.
- Oiartzun: 17.919 euro.
- Astigarraga: 17.896 euro.
- Azpeitia: 17.583 euro.
- Eibar: 17.392 euro.
- Tolosa: 17.019 euro.
- Goizueta: 16.773 euro.
- Lesaka: 16.623 euro.
- Hernani: 16.603 euro.
- Lasarte-Oria: 16.486 euro.
- Lezo: 16.080 euro.
- Irun: 15.676 euro.
- Bera: 15.553 euro.
- Errenteria-Orereta: 15.341 euro.
- Pasaia: 15.066 euro.